Uztailaren 15ean, 17:00etan, Intujai Teatrok Ama-alu-lur ikuskizuna eskaini zuen Mendukiloko kobaren barruan. Hirurogei ikusleek lurpeko munduaz gozatzeko aukera izan zuten ordu eta erdiko euskarazko antzezlan honekin, eta, ondoren, ordubeteko mahai-inguru batean parte hartu ahal izan zuten.
Ikuskizunari dagokionez, antzerki-konpainiak hau adierazi zuen:
"2017. urteko uztailean, prentsako titular batek atentzioa eman zuen: Paleolitoko grabatu paregabeak aurkitu dituzte Errenteriako Aitzbitarte IV haitzuloan; bertan, metro bat baino gehiagoko eta duela 14.000 urte inguruko bolba bat nabarmentzen da. Berriak maiteminduko gintuen eta Ama-alu-lur (Sueños de una bruja…) lana idaztera eraman gintuen eta Donostia Kultura Poltsikoko Antzerkia Sortzea saria jaso zuen".
Lan honek balio hauek sustatzen ditu: errespetua, genero-berdintasuna, sexu-identitatea, aniztasuna, hitzez adieraztea eta tabu kontzeptuak naturalizatzea gure hizkuntzan; eta emakumearen presentzia historian zehar.