Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 2023 Ondarearen Europako Jardunaldien jarduera-programa aurkeztu du. Irailaren 22, 23, 24, 29 eta 30ean eta urriaren 1ean izango dira, "Patrimonio vivo/Ondarea bizirik"" lemapean.
Larunbatean, irailaren 30ean, 10:00etatik aurrera, Urdazubin, Alkerdi-Berroberria historiaurreko guneari buruzko hitzaldia eta bisita izango dira.
Erantsitako irudietan, informazio garrantzitsu guztia duen programa xehatua kontsulta daiteke.