Atzo, martxoak 4, klubek eta federazioak elkarretaratzea egin zuten Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Landa Garapen eta Ingurumen Sailari Urbasa-Andia parke naturalean espeleologia praktikatzea debekatzearen aurrean irtenbide bat eskatzeko.
Elkarretaratzearekin batera, federazioko presidenteak eta Otxola eta Sakon klubetako bi kidek agerraldia egin zuten Nafarroako Parlamentuko landa garapeneko eta ingurumeneko mahaiaren lan saioan
(#IKUSI HEMEN#).
Federaziotik eta espeleologoen kolektibo osotik arazo honi konponbide azkar bat ematea espero dugu, eta lurpeko ingurunea babesteko inplikatuta dauden administrazioekin etengabeko lana eta lankidetza mantentzen saiatzen gara.
Atxikitutako PDFan eta ondorengo bideoetan ikus daiteke Federazioak kontzentrazio horretan egindako komunikatua (gaztelaniaz eta euskaraz):
Euskaraz
Gazteleraz