Joan den martxoaren 22an, Iruñeko Printzearen Gotorlekua egoitzako areto nagusian, zientzia espeleologikoei buruzko prestakuntza-jardunaldi bat egin zen, 10:00etan hasi eta 19:00ak aldera amaitu zena.
Jardunaldi horretan, sei hitzaldi egin ziren guztira, gai hauei buruz:
- Geologia
- Bioespeleologia
- Kiropteroak
- Arkeologia
- Paleontologia
- IDENA tresnaren erabilera
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Saileko, Foruzaingoko eta klub guztietako berrogeita hamar pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.