ESPELEOLOGÍA Hace 1 año

Teknifikazio eta eduki egokitze jardunaldiak Alquézarren

Teknifikazio eta eduki egokitze jardunaldiak Alquézarren

Martxoaren 29an eta 30ean, arroilen jaitsieran aditua den federazioko teknikari taldeak teknifikazio eta eduki egokitze jardunaldiak egin zituen Alquezarreko (Huesca) mendi eskolako rokodromoan eta herri berean dagoen Lumos arroilan.

Larunbatean maniobren lanketa eta praktikak burutu zituzten Alquézar mendi eskolako rokodromoan, eta igandean Lumos arroilan praktikan jartzeko txanda izan zen.

Federazioak hobekuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, kalitatezko prestakuntza eraginkorra eskaintzeko helburuarekin.

📸 Más imágenes