Maiatzaren 10, 11 eta 17 eta 18ko asteburuetan arroilen jaitsierako oinarrizko tekniken ikastaroa egin zen, eta lau ikaslek eta bi gidarik hartu zuten parte.
Lehen asteburuan teknika, kabuyeria eta soken maniobrak praktikatu ziren rokodromoan (larunbatean Antsoainen, eta igandean Rocópolisen). Eguraldiak ez zuen utzi sakan batean segurtasunez praktikak egin ahal izatea.
Eta bigarren asteburuan Deabruzulo sakanen jaitsiera egin zen, larunbatean, eta Artazul igandean, Iruñerrian; aurreko asteburuan ikasitako guztia praktikan jarriz.