Larrako kanpaina 2011an jaiotako proiektua da, Larrako mendialdeko (Lapazarra, Lapakiza, Hiru Erregeen mahaia, Ukerdi eta Budogia) leizeak berresploratzeko asmoz. Hasieratik EEE, NEB eta ARSIP-ekin koordinatutako proiektua izan da eta hasierako urteetatik BU-56 leize mitikoa berresploratzea izan da helburu nagusia, kobazuloaren topografia berreginez. Hartara urte guzti hauetako lanari esker 13,8km zituen leizea 38,9km taraino eraman dugu, eta oraindik ere seguru gaude kilometro asko dauzkagula zain. Aipatzekoa da 2020an A-60-arekin elkartzea lortu genuela, Ilaminako Sistemari ateak irekiz. Hortaz gain urte batzuk daramatzagu -1000ko sakoneran aurkitutako Linzola errekan gora eginez.
Kanpainako helburuak lortzera bidean denetariko lanak izaten ditugu. Alde batetik Ilaminako Sistema-ra sartu eta bertako “vivac”-etatik lan egingo duten espeleologoak behar ditugu. Bestetik gainazaleko lana egingo dutenak ere behar ditugu: kobazulo berriak bilatu, kobazulo “zaharrak” errebisatu, zuloan daudenekin komunikatu edota eguneroko azpiegitura lanetan lagundu. Hartara parte hartzeko deia luzatzen dizuegu proiektuaren parte izan nahi duzuen guztioi.
Aurtengo kanpaina abuztuaren 2an hasi, eta abuztuaren 17an amaituko da. Izena emateko azken eguna uztailaren 13a izango da. Gogoratu, halaber, kanpainan partu hartu nahi duen orok egingo diren bi zamaketa lanetako batean parte hartu beharko duela derrigor: igoerakoan, abuztuaren 2an edo jaitsierakoan, abuztuaren 17an. Irakurri harretaz galdetegiko atal guztiak. Izena emateko linka honako hau da:
https://docs.google.com/forms/d/1WvV4YBtGm-RGo6yrai3iyBSRcn5eKHbAhR_-sCce5gs/edit#settings
Kanpaldiko egunak hasi aurretik prestaketa asteburu batzuk ere burutuko ditugu leizeak instalatzeko, materiala igotzeko eta ura egiteko, kanpaldira izena emandako guztiekin partekatuko ditugunak.
Era berean eskerrak eman nahi dizkiegu sostengu ekonomiko ditugun EEE, NEB, Orona, Seland, MTDE eta Atxarreri. Aurtengo kanpaldian EEEko kideok eta NEBeko federatuok deskontua izango duzue izen ematean.
Edozein zalantza argitzeko idatzi larrae...@gmail.com helbidera.
Gora Budogia!