BERRIOZARKO XAKE II. ESKOLA-TORNEOA
TXAPELKETAKO OINARRIAK
Data: 2019ko urtarrilaren 13a, igandea.
Tokia: Kulturgunean, Berriozarko Udalaren erakustaldien aretoan. Euskalherria Plazan.
Ordutegia: Jokalariek haien inskripzioa konfirmatu beharko dute 9:30ean. Parte-Hartzea: 2003an edo geroago jaiotakoak.
Inskripzioak: Lehenengo txanda hasi baino lehen jokalari bakoitzak ordaindu beharko duen inskripzio kuota 2€-koa da. Inskripzioa ajedrezberriozar@gmail.com posta-elektronikoaren bitartez tramitatuko da izena, abizenak, jaiotze data eta kluba zehaztuz.
Izena emateko epearen amaiera: Urtarrilaren 11ko (ostirala) 22:00etan. Tokia mugatuta dagoenez 130 pertonarentzat, 120 kirolarik parte hartu ahalko dute.
Kontaktua: Txapelketari buruzko informazio gehiagorako, erabili 699121300 telefonoa (watxap-ak ere bidali daitezke).
Kategoriak:
8 Urtez Azpikoa: 2011n eta geroago jaioak.
10 Urtez Azpikoa: 2009an eta 2010ean jaioak.
12 Urtez Azpikoak: 2007an eta 2008an jaioak.
14 eta 16 Urtez Azpikoak (kategoria bakarra): 2003. urtetik 2006. urtera arte jaioak.
Joku-sistema:
Programa informatikoak antolatutako 6 txandako suitzarra. Jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu partida bakoitzarako.
Berdinketen haustea:
Bucholz, Bucholz-1, Emaitza partikularra.
Ordutegiak:
Konfirmatzea: 9.30 h.
1. txanda: 09.45 h.
2. txanda: 10.25 h.
3. txanda: 11.05 h.
4. txanda: 11.45 h.
5. txanda: 12.25 h.
6. txanda: 13.05 h.
Itxiera: 13.45 h. Sari-banaketa.
Sariak:
Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek domina izango dute. Parte-hartzaile guztiek haien oparia izango dute.
Araubideak:
- Hurrengo txanda hasi baino lehen eta emaitzak eskuz sartzeragoan akatsak izatearen kasuan ez ezik, ez dira erreklamazioak onartuko.
- Txanda batera abisatu eta justifikatu gabe agertzen ez diren jokalariak kanporatuak izango dira.
- Antolatzaileek oinarriak aldatzearen eskubidea izango dute torneoa hobetzeari begira.
- Jokalari guztiek kasu egin beharko diegu bai FIDEko araubideari, bai torneoko oinarri hauei.