XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA
(2019ko urtarrilaren 12tik martxoaren 9ra)
OHOREZKO MAILA
2018ko txapelduna: Sestao Bizkaialde A (Bizkaia).
Talde parte hartzaileak: 10. Azkeneko bi sailkatuak Euskal Ligako Lehenengo Mailara jaitsiko dira.
Parte hartuko duten talde nafarrak: Orvina A (Iruñea), Donibane Kirol Elkartea (Iruñea), Santa Ana Siglo XXI (Tutera) eta Oberena A (Iruñea).
Orvina A bigarren postuan sailkatu zen 2018. urtean, Donibane Kirol Elkartea hirugarren eta Santa Ana Siglo XXI zazpigarren. Oberena A 2018an Lehenengo Mailan lehenengo postuan sailkatuta, Ohorezko Mailara igo zen.
2019-01-12: LEHENENGO TXANDA
Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – Calasanz (Gasteiz, Araba).
Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – Orvina (Iruñea, Nafarroa).
Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – Oberena A (Iruñea, Nafarroa).
LEHENENGO MAILA
2018ko txapelduna: Oberena (Iruñea, Nafarroa).
Talde parte hartzaileak: 10. Azkeneko lau sailkatuak Lurraldeetako Txapelketetara jaitsiko dira. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Txapelketetatik talde bana igoko da 2020an Taldekako Euskal Ligako Lehenengo Mailan jokatzeko.
Parte hartuko duen talde nafarra: Oberena B.
Orvina B 2018an jaitsi zen, hamargarren geratu ondoren. Iruñeko Oberena taldeak 2017-18ko denboraldian jokatutako Nafarroako Taldekako Txapelketan lortu zuen aurten Lehenengo Mailan parte hartzeko eskubidea B taldearentzat, Oberena bigarren geratu baitzen (Orvina txapeldun geratu zen, baina jaitsitako Orvina Bk ezin du plaza hori hartu).
2006ko denboraldian, talde nafar bat geratu zen txapeldun: Oberena (Iruñea). 2017an, beste bat: Santa Ana Siglo XXI (Tutera). 2018ko denboraldian, berriz talde nafar bat txapeldun: Oberena (Iruñea).
2019-01-12: LEHENENGO TXANDA
Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – Egidazu/Bodegon Gorbea (Gasteiz, Araba).
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan