Eibarko Klub Deportiboko Xake Batzordeak "Xakearen Legeak jokalarientzat" izeneko hitzaldia antolatuko du urtarrilean.
Hitzaldian parte hartzea librea da eta xakelari orori zuzenduta dago. Izenburuak dioen bezala, indarrean dauden Xakearen Legeei buruzkoa izango da. Bertan Legeon nondik norakoak azalduko dira, kasu praktikoekin eta erritmoen arteko ezberdintasun eta ezaugarri bereziak azalduz.
Hitzaldia entretenigarria egiten saiatuko gara eta parte hartzaileen galdera eta zalantzak argitzeko tartea ere izango da.
Hizlaria: Mikel Larreategi Arana, Nazioarteko Epailea
Eguna: urtarrilaren 27a, igandea
Ordutegia: 10:00etatik 13:00era
Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxeberria kalea 16. Eibar (Gipuzkoa)
Taberna/kafetegi zerbitzua egongo da.