AJEDREZ Hace 7 años

Unai Garbisu, ADEMNA Torneoko betiereko txapelduna

Unai Garbisu De Goñi, ADEMNAren aldeko torneoko betiereko txapelduna

Unai Garbisu, ADEMNA Torneoko betiereko txapelduna
Unai Garbisu De Goñi, ADEMNAren aldeko torneoko betiereko txapelduna

“ADEMNA” ONGINTZAKO IV. XAKE TORNEOA

(2019ko urtarrilaren 7an, Eguesibarko Sarrigurenen)

 

Eguesibarko Sarrigurengo Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoan jokatu zen, igande goiz batean. 10 minutuko 7 partida izan ziren.

Antolatzailea: ADEMNA (Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea).

Laguntzaileak: Eguesibarreko Udala, Nafarroako Xake Federakundea, Alba Alonso estilistak, Aiska Dance, Vistalia eta Orvina Xake Taldea.

 

Lau torneo eta lau garaipen Unai Garbisu De Goñirentzat. Orvinako 43 urteko jokalaria Nazioarteko Maisua da eta tximista xakean espezialista. Iñaki Hernandez Sabate, Unai Eguaras Marquinez, Mikel Razkin Fraile eta Alfonso Cemborain Oricain gainditu zituen lehenengo lau partidetan. Gero, Javier Sevilla Subizaren aurka berdinketa besterik ez zuen lortu. Azkeneko bi txandetan Martin Pascual Garcia eta Pablo Urriza Iricibar garaitu zituen.Torneo ederra, beraz.

 

Hala ere, aurreko urteetan baino arazo gehiago izan zuen nagusitzeko. Azkeneko txandaren hasieran lau jokalari ziren buruan: Unai Garbisu, Pablo Urriza, Mikel Ortega eta Javier Sevilla, 5,5 puntuz. Unai Garbisuk irabazi zion Pablo Urrizari eta Mikel Ortegak Javier Sevillari. Bucholz ertainak eman zion torneoa (25 puntu, 23,5en aurka).

 

Mikel Ortegak Pablo Urrizaren aurka berdindu zuen eta gainontzeko partidak irabazi, baina bigarren postuarekin etsi behar izan zuen.

 

Juan Labiano Hernandez, atzetik aurrera eginda, podiumean sartu zen. Laugarren txandan Martin Pascual Garciaren aurka galduta ere, sprint indartsu baten bidez hirugarren geratu zen.

 

Jokalari batzuek oso pozik amaitu zuten. Xakelari asko eta sariak lortzea garesti zegoen. Mikel Razkin Fraile izan zen 1.800 azpiko onena, 12. postua lortuta. Are hobeto geratu zen Rafael Ruiz Escobar (bederatzigarren) eta lehenengo beteranoarentzako saria eskuratu zuen.

 

Emaitza azpimarragarri batzuk hauexek izan ziren: Mariano De Pablos Fernandezen bosgarren postua, Martin Pascual Garciaren zortzigarrena, Sabi Atipov Keskineven hamahirugarrena, Haymar Leone Amigoten hamaseigarrena, Jaun Sanciñena Arpideren hamazazpigarrena, Adolfo Ruiz Antonen hemezortzigarrena, Iñigo Ayucar Nuñezen hogeita batgarrena…

 

Beste batzuek jardun hobea espero zuten, ordea: Pablo Viñal Gutierrez, Alfonso Cemborain Oricain, Alfredo Ruiz Turrillas, Joseba Otano Villanueva…

 

ADEMNAko torneoaren ongintzako izaerak xakelariak erakartzen ditu. Arrakasta handikoa da, nahiz eta goizean jokatu. 130 jokalari aritu ziren (iaz baino 9 gehiago). Kopuru handia, zalantzarik gabe.

 

Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados