AJEDREZ Hace 7 años

Euskal Ligako 2. jardunaldiko kronika

Euskal Ligako 2. jardunaldiko kronika

XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2019ko urtarrilaren 13tik martxoaren 10era)

 

OHOREZKO MAILA

 

2019-01-19: BIGARREN TXANDA

 

Oberena A (Iruñea, Nafarroa) (0) – Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (1): 1,5-2,5.

 

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (3) – Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (0): 2,5-1,5.

 

Batalla (Irun, Gipuzkoa) (4) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (1): 2,5-1,5.

 

Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (4) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (4): 3-1.

 

Calasanz (Gasteiz, Araba) (3) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (0): 3-1.

 

SAILKAPENA

 

1) Sestao Bizkaialde (Bizkaia) – 7 puntu.

2) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 6,5 puntu.

3) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 6 puntu.

4) Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 5,5 puntu.

5) Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 5 puntu.

6) Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – 3,5 puntu.

7) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 2,5 puntu.

8) Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) – 1,5 puntu.

9) Oberena A (Iruñea, Nafarroa) – 1,5 puntu.

10) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – Puntu bat.

 

ORVINA SESTAOTIK ALDENDU ZEN ETA SANTA ANA NAGUSITU ZITZAION OBERENARI DERBIAN

 

Sestaok 3-1 irabazi zion Grosi. Orvinaren lana bere ubera segitzea zen. Baina Itsas Zaldunak/Altzaga taldearen aurka Sergio Navarreteren porrotak eta Mikel Ortegaren berdinketak atzeraxeago utzi du. Oso zaila zen titulua lortzea eta titulua hein batean lehiatzea ere orain zaila dirudi. Dena den, jende guztiak badaki Sestao ia harrapaezina dela Orvinarentzat, ustekabe oso handia gertatzen ez bada.

 

Donibanek neurketa zaila zuen Irunen, Batallaren aurka. 2,5-1,5 galdu zuen. Javier Lizuain Tonik lortu zuen emaitza txukuntzea. Pentsa daiteke egutegia samurtzen zaionean, Donibanek gora eginen duela.

 

Oberena A – Santa Ana derbia Tuterakoen alde gertatu zen. Beraz, salbaziorako aukerak handiagoa dirudi Santa Anarentzat Oberenarentzat baino.

 

2019-01-26: HIRUGARREN TXANDA

 

Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (3,5) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (1).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (2,5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (6).

Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (1,5) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (6,5).

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (5) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (5,5).

Oberena A (Iruñea, Nafarroa) (1,5) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (7).

 

GROS A – ORVINA ETA SANTA ANA – ENDROKE, NEURKETA GARRANTZITSUAK HELBURU EZBERDINEKIN

 

Oso  lehia garrantzitsua jokatuko da Donostian: Gros A – Orvina. Titulurako borrokan amore emateko zantzua ematen badute donostiarrek, Orvina mesedetuta gerta daiteke. Hala ere, oso lan ona egitea beharrezkoa izanen da. Bigarren postua eta tituluaren bila segitzea jokoan izanen ditu Orvinak.

 

Donibane – Calasanz neurketa erreakzio baten hasiera izan daiteke Iruñekoentzat. Hala ere, Calasanz ez da talde erraza.

 

Oberena A-k liderra hartuko du (Sestao). Sailkapeneko putzutik ateratzeko itxoin beharko du Oberenak, ziur aski.

 

Bestelako asmoekin jasoko du Santa Anak Endroke. Jaitsiera saihesteko borroka zuzena izanen da hor. Aurrerapausoa eman dezake Santa Anak edo estropezu handia egin.

 

LEHENENGO MAILA

 

2019-01-19: BIGARREN TXANDA

 

Santurtzi (Bizkaia) (1,5) – Abadiño (Bizkaia) (1,5): 0-4.

Easo (Donostia, Gipuzkoa) (2,5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (2,5): 1,5-2,5.

Egidazu/Bodegon Gorbea (Gasteiz, Araba) (1) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (1,5): 2-2.

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (2,5) – Danubio (Miranda Ebro) (1,5): 2-2.

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (2,5) – Oberena B (Iruñea, Nafarroa) (3): 3,5-0,5.

 

SAILKAPENA

 

1) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 6 puntu.

2) Abadiño (Bizkaia) – 5,5 puntu.

3) Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 5 puntu.

4) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 4,5 puntu.

5) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 4 puntu.

6) Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 3,5 puntu.

7) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 3,5 puntu.

8) Danubio (Miranda Ebro) – 3,5 puntu.

9) Egidazu (Gasteiz, Araba) – 3 puntu.

10) Santurtzi (Bizkaia) – 1,5 puntu.

 

OBERENA HONDORATU ZEN BILBON, CONTENEOREN AURKA

 

Oberenak gazteen aldeko apustua egin zuen Bilboko neurketan. Esperientzia handiko jokalariak ditu Conteneok, kalitate handikoak, eta nabaritu egin zen. 3,5-0,5 izan zen emaitza. Soilik Cristian Atipov Hadzhiev izan zen gai puntuatzeko, Fernando Valdezateren aurrean.

 

2019-01-26: HIRUGARREN TXANDA

 

Abadiño (Bizkaia) (5,5) – Danubio (Miranda Ebro) (3,5).

Oberena B (Iruñea, Nafarroa) (3,5) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (4,5).

Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (3,5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (6).

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (5) – Egidazu/Bodegon Gorbea (Gasteiz, Araba) (3).

Santurtzi (Bizkaia) (1,5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (4).

 

OBERENA B-K AURKARI INDARTSUA AURKITUKO DU ARRASATE/ARLUTZ TALDEAN

 

Oberena B – Arrasate/Arlutz izanen dugu larunbatean. Ohorezko Mailara igotzeko hautagaia da Arrasate/Arlutz eta talde indartsua atera beharko du Oberena B-k hari aurre egiteko. Ez du erraza izanen. A eta B taldeak elikatzea korapilatsua da, plantilla ugari edukita ere.

 

Banakako emaitzak eta informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

Iturria: Euskal Xake Federakuntza.

📄 Documentos relacionados