XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA
(2019ko urtarrilaren 13tik martxoaren 10era)
OHOREZKO MAILA
2019-01-26: HIRUGARREN TXANDA
Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (1,5) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (6,5): 1,5-2,5.
Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (3,5) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (1): 2-2.
Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (2,5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (6): 3-1.
Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (5) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (5,5): 3-1.
Oberena A (Iruñea, Nafarroa) (1,5) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (7): 1-3.
SAILKAPENA
1) Sestao Bizkaialde (Bizkaia) – 10 puntu.
2) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 9 puntu.
3) Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 8 puntu.
4) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 7 puntu.
5) Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 6,5 puntu.
6) Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – 5,5 puntu.
7) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 5,5 puntu.
8) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 3 puntu.
9) Itsas Zaldunak /Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) – 3 puntu.
10) Oberena A (Iruñea, Nafarroa) – 2,5 puntu.
ORVINA ERORI ZEN GROSEN AURREAN
Gros – Orvina zen eguneko lehia nagusia. Iazko bigarren postua errepikatu ahal izatea zuen jokoan talde iruindarrak. Unai Garbisu gabe aritu zen eta hori oztopo handia da. Javier Cinza Lopez eta Egoi Hernandorena De la Cruz jokalari onak dira baina ez Groseko figuren aurrean puntuak batzeko oso aproposak.
Mikel Ortegak bere lehenengo garaipena lortu zuen, nor eta Santiago Gonzalez De la Torreren aurrean. Pablo Urrizak, ordea, Paul Veltenen aurka galdu zuen.
3-1 izan zen azken emaitza eta ematen du Orvinak hirugarren postuaren bila joan beharko duela.
Donibane agian ez da postu horretatik oso urrun ibiliko. Nahiko jokalari gogorrak dituen Calasanzen aurka erakutsi zuen talde lehiakorra duela. Hau da, Borja Zamarbide eta Javier Lizuain xakelari gazteekin ere txukun aritzen dela. 3-1eko emaitza esanguratsua da.
Santa Anak lehia garrantzitsua zuen arerio zuzen baten aurka (Endroke). Berdinketak gauzak argitu gabe uzten ditu. Daniel Roldanek 2.212ko Adrian Fernandez garaitu zuen. Hortik, tuterarren erresistentzia aurrera begira.
Oberena A-k Sestao liderra hartzen zuen. 1-3ko porrota emaitza nahiko onargarria izan zen. Leyre Abrisketak Javier Marchenari irabazi zion. Ez da makala garaipen hori. Talde ez hain indartsuen aurka ikusiko da Oberenak mailari eusterik duen.
2019-02-02: LAUGARREN TXANDA
Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (10) – Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (5,5).
Orvina (Iruñea, Nafarroa) (6,5) – Oberena A (Iruñea, Nafarroa) (2,5).
Batalla (Irun, Gipuzkoa) (9) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (8).
Calasanz (Gasteiz, Araba) (7) – Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (3).
Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (3) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (5,5).
ORVINA – OBERENA A NAFARROAKO KLASIKO BAT, ORAIN EUSKAL LIGAN
Berriz nafarren arteko derbia: Orvina – Oberena A. Helburu desberdinekin arituko dira. Faboritoa Orvina da.
Endroke – Donibane lehian antzekoa izanen da. Donibane gora begira eta Endroke jaitsiera saihestu nahian. Arrigorriagan jokatzen denez, oreka zertxobait atzematen da.
Santa Anak nahiko lan izanen du 4-0eko porrota saihesten Sestaon. Partidak, hala ere, jokatu egin behar dira.
Orvinak eta Donibanek Batalla – Gros lehian izanen dute begirada, hirugarren eta laugarren postuak eskuratu nahian.
Informazio gehiago: http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-HD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-DH_inicio.html webguneetan.
LEHENENGO MAILA
2019-01-26: HIRUGARREN TXANDA
Oberena B (Iruñea, Nafarroa) (3,5) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (4,5): 1,5-2,5.
Abadiño (Bizkaia) (5,5) – Danubio (Miranda Ebro) (3,5): 2-2.
Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (3’5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (6): 2,5-1,5.
Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (5) – Egidazu/Bodegon Gorbea (Gasteiz, Araba) (3): 3-1.
Santurtzi (Bizkaia) (1,5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (4): 1,5-2,5.
SAILKAPENA
1) Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 8 puntu.
2) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 7,5 puntu.
3) Abadiño (Bizkaia) – 7,5 puntu.
4) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 7 puntu.
5) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 6,5 puntu.
6) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 6 puntu.
7) Danubio (Miranda Ebro) – 5,5 puntu.
8) Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 5 puntu.
9) Egidazu (Gasteiz, Araba) – 4 puntu.
10) Santurtzi (Bizkaia) – 3 puntu.
OBERENA B DEFENDATU ZEN ARRASATE/ARLUTZ-EN AURREAN
Oberena B-k ahal izan zuena egin zuen Arrasate/Arlutz talde indartsuagoaren aurka. 1,5-2,5ko emaitza ez da txarra, aurkarien eloak kontuan hartuta. Javier Habansek Asier Etxagibel (2.122) garaitu zuen. Jesus Luis Aguinaga Ruizen emaitza ere nahiko azpimarratzekoa da. 2.272ko Francisco Miguel Quinteroren aurka, berdinketa. Dena den, nahiko lan izanen du ez jaisteko.
2019-02-02: LAUGARREN TXANDA
Easo (Donostia, Gipuzkoa) (6,5) – Abadiño (Bizkaia) (7,5).
Egidazu/Bodegon Gorbea (Gasteiz, Araba) (4) – Santurtzi (Bizkaia) (3).
Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (7’5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (8).
Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (7) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (6).
Danubio (Miranda Ebro) (5,5) – Oberena B (Iruñea, Nafarroa) (5).
IRTEERA ZAILA OBERENARENTZAT
Danubio – Oberena B nahiko neurketa zaila izanen da Oberenarentzat, nahiz eta orain puntu erdi gehiago soilik duen Danubiok. Azkeneko fitxaketek indartu dute Mirandako taldea. Bestaldetik, kanpoan jokalarien zerrenda osatzea zailagoa dela badakigu. Ea ustekabea ematea lortzen duen!
Informazio gehiago: http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-PD_inicio.html webguneetan.
2019-01-26.
Iturria: Euskal Xake Federakuntza.