AJEDREZ Hace 7 años

Euskal Ligako 5. jardunaldia

Euskal Ligako 5. jardunaldia

XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2019ko urtarrilaren 13tik martxoaren 10era)

 

OHOREZKO MAILA

 

2019-02-09: BOSGARREN TXANDA

 

Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (5,5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (8): 1-3.

Oberena A (Iruñea, Nafarroa) (3) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (9,5): 1-3.

Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (14) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (10): 3-1.

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (11,5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (9): 2,5-1,5.

Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (5) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (4,5): 2,5-1,5.


SAILKAPENA

 

1) Sestao Bizkaialde (Bizkaia) – 17 puntu.

2) Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 14 puntu.

3) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 12,5 puntu.

4) Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 11 puntu.

5) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 11 puntu.

6) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 10,5 puntu.

7) Itsas Zaldunak /Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) – 7,5 puntu.

8) Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – 6,5 puntu.

9) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 6 puntu.

10) Oberena A (Iruñea, Nafarroa) – 4 puntu.

 

SESTAO GEHIEGI IZAN ZEN ORVINARENTZAT

 

Sestao – Orvina goi mailako neurketan pronostikoa bete zen: 3-1 galdu zuen Orvinak. Alde batetik, Pablo Urriza Iricibarrek ez zuen jokatu eta, gainera, 2.492ko Jean Noel Riff jokalaria erabili zuen Sestaok, Orvinaren aurka jokatzeko bereziki jarrita. Baldintza horietan, emaitza ez zen txarra izan.

 

Nafarroako derbian, Donibanek 1-3 irabazi zion Santa Anari. Daniel Roldanek galdu zuen Marc Narcisoren aurka. Ainhoa Ortinek ere bai, Adrian Aldaveren aurka. Partida horretan izan zuen Santa Anak neurketan zerbait gehiago egiteko, baina ez zuen aprobetxatu. Horrela, ez jaisteko borrokan segituko du. Donibane bosgarren dago, baina laugarren postua jomugan dauka.

 

Oberenak 1-3 galdu zuen Batallaren aurka eta erdi jaitsita dago. Aurelio Vilak irabazi zion Ivan Muñoz Perezi, baina gutxitxo dirudi une honetan.

 

2019-02-16: SEIGARREN TXANDA

 

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (11) – Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (6,5).

Batalla (Irun, Gipuzkoa) (12,5) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (17).

Calasanz (Gasteiz, Araba) (10,5) – Oberena A (Iruñea, Nafarroa) (4).

Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (6) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (14).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (11) – Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (7,5).

 

ORVINA – SANTA ANA, EGUNEKO DERBIA

 

Orvina – Santa Ana izanen da seigarren txandako derbia. Orvina finka daiteke hirugarren postuan, tuterarren kaltetan.

 

Donibanek aurrerapausoa eman dezake Santurtziko Itsas Zaldunak/Altzaga taldea gaindituta, baina kostako zaio.

 

Oberena A-k Gasteizen jokatuko du Calasanz indartsuaren aurka. Mailari eusteko ia itxaropena galduta, baliteke berriz galtzea.

 

Informazio gehiago: http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-HD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-DH_inicio.html  webguneetan.

 

LEHENENGO MAILA

 

2019-02-09: BOSGARREN TXANDA

 

Abadiño (Bizkaia) (9,5) – Oberena B (Iruñea, Nafarroa) (8): 3-1.

Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (7,5) – Danubio (Miranda Ebro) (6,5): 2,5-1,5.

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (9,5) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (9,5): 1,5-2,5.

Santurtzi (Bizkaia) (5,5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (10): 2,5-1,5.

Easo (Donostia, Gipuzkoa) (8,5) – Egidazu/Bodegon Gorbea (Gasteiz, Araba) (5,5): 3,5-0,5.

 

SAILKAPENA

 

1) Abadiño (Bizkaia) – 12,5 puntu.

2) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 12 puntu.

3) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 12 puntu.

4) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 11,5 puntu.

5) Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 11 puntu.

6) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 10 puntu.

7) Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 9 puntu.

8) Santurtzi (Bizkaia) – 8 puntu.

9) Danubio (Miranda Ebro) – 8 puntu.

10) Egidazu (Gasteiz, Araba) – 6 puntu.

 

OBERENA B-K GALDU ZUEN ABADIÑON

 

Leyre Abrisketa Zudaire eta Martin Pascual Garciaren berdinketak onak izan ziren, baina Pedro Viñal eta Mikel Garjonentzat gogorregiak izan ziren Abadiñoko Alain Prieto Aranguren eta Ibon Martin Etxeandia. 3-1ko emaitzak arrisku handian utzi du Oberena B. Jaisteko tokian jarri da eta agian igoera behar du, Oberena A-ren balizko jaitsierak B taldea beherantz ez eramateko.

 

2019-02-16: SEIGARREN TXANDA

 

Egidazu/Bodegon Gorbea (Gasteiz, Araba) (6) – Abadiño (Bizkaia) (12,5).

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (11,5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (12).

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (12) – Santurtzi (Bizkaia) (8).

Danubio (Miranda Ebro) (8) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (11).

Oberena B (Iruñea, Nafarroa) (9) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (10).

 

PUNTUAK LORTZEKO AUKERA ONA IZAN DAITEKE ZURI BALTZA OBERENA B-RENTZAT

 

Oberena B – Zuri Baltza lehia aukera ona da iruindarrentzat postuak igotzeko, bilbotarrek esperientzia handiko taldea osatzen duten arren.

 

Informazio gehiago: http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2019-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_19/2019-PD_inicio.html  webguneetan.

 

2019-02-09.

Iturria: Euskal Xake Federakuntza.

📄 Documentos relacionados