AJEDREZ Hace 7 años

Alekhine Xake Taldeko Torneoa eta Eskola Txapelketa

Alekhine Xake Taldeko Torneoa eta Eskola Txapelketa

ALEKHINE XAKE TALDEKO XAKE TORNEOA

(2019ko otsailaren 24an, Lizarran)

 

Data: 2019ko otsailaren 24an (igandea).

 

Hasierako ordua: Goizeko 09:45etan. Goizeko 09:30etan inskripzioak baieztatuko dira. Txanda baten hasiera eta hurrengoaren hasieraren artean 40 minutu igaroko dira.

 

Tokia: Gavia Los Llanos kafe-antzokia (Gustavo de Maeztu kalea, 16).

 

Parte hartzeko baldintza: 2002. urtean jaioa izatea edo lehenago.

 

Izen ematea: 2019ko otsailaren 23an amaituko da epea, 22:00etan. Posta elektroniko honetan eman behar da izena: “ajedrezestella@gmail.com”. Izena, deiturak, jaioteguna eta taldea adierazi behar dira.

 

Prezioa: 3 euro. Lehengo txandaren hasieran ordaindu beharra dago. 

 

Joko sistema: Suitzarra, 6 txandatan; 15 minutuko partidak.

 

Jokalariak kanporatzea: Arrazoirik gabe txanda batean agertzen ez dena kanporatua izanen da.

 

Erreklamazioak: Parekaketen aurka erreklamazioa egin daiteke, emaitza bat gaizki jarri eta hurrengo txanda hasi ez bada.

 

Sariak: Lehenengo hirurek domina izanen dute. Sari banaketa 13:45etan izanen da. Oparia jasoko dute parte hartzaile guztiek.

 

Ezberdinketak: Bucholz, Buchoz-1 eta jokalarien arteko emaitza.

 

Antolatzailea: Alekhine Xake Taldea.

 

Laguntzaileak: Lizarrako Udala eta Nafarroako Xake Federakundea.

 

Eskolakumeen arteko Xake Torneoa: Lizarrako Julian Romano Musika Eskolan jokatuko da (Teobaldo II. kalea), ordutegi berean, bost adin tarteetan banatuta.

 

Informazio gehiagorako 699121300 telfonoaren bitartez kontaktatu.

2019-02-16.

Iturria: Alekhine Xake Taldea.

📄 Documentos relacionados