2019KO NAFARROAKO ESKOLEN ARTEKO II. TXAPELKETA
Torneoko Behin-Betiko Oinarriak
1.- Antolakuntza.
Nafarroako Xake Federazioak antolatuko du Paz de Ziganda Ikastolaren laguntzarekin.
Nafarroako Xake Federazioa antolakuntzaz eta arbitrajeaz arduratuko da.
Txapelketa Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan jokatuko da.
http://www.pazdezigandaikastola.net/
Torneoa 2019ko apirilaren 7a izango da.
2.- Parte-hartzea eta izena emateko epea.
Txapelketa irekita dago Lehenengo Hezkuntzako Ikastetxeko edozein talde ordezkariak parte har dezan.
4 jokalarik talde bakoitza osatuko dute, eta gehienez, bi ordezko izango dituzte. Guztira, 6 taldekide izan beharko dira nahi eta nahi ez.
Indar-ordena FIDEko ELOren arabera osatuko da, jokalariek rating hau badute.
Inskripzioa erantsitako inskripzio orriaren bitartez tramitatuko da martxoaren 22ko 14:00ak baino lehen inscripciones@fnajedrez.com posta elektronikoz.
Ikastetxe bakoitzak nahi duen talde kopurua aurkeztu ahalko du. Talde hauek monitore arduradun bat izan beharko dute eta berak Lehiaketako Delegatuaren lanak egingo ditu.
Modu berean, Lehiaketarekin batera hainbat jarduera hezigarriak programatuko direnez, Ikastetxeko ikasleek edota Zuzendari Batzordeak parte hartzea eskatzen dugu.
Ikastetxe bat ordezkatzeari begira, ikasleak ikasi behar du zentroan gaur egun, edo bertan ikasi behar izan du aurreko bi denboraldietan (gaur egun bere Ikastetxeak parte hartzen ez badu). Inskripzioarekin batera, Ikastetxeko Zuzendaritzaren ziurtagiria erantsi beharko da.
2007. urtean eta geroago jaioek parte hartu ahalko dute.
Salbuespen gisa, Lehenengo Hezkuntzan dauden 2006an jaioek izena eman ahal dute ere bai (Espainiako Txapelketetan ezin da).
Inskripzioarekin batera, Zentroko Zuzendaritzaren ziurtagiria eta gurasoek edo tutoreak sinatutako “banakako datuen uztearen baimeneko fitxa” erantsi beharko dira.
Ikastetxeak 50€-ko kuota ordaindu beharko du lehenengo taldearengatik eta 25 euro gehiago hurrengoengatik.
Ordainketa, Nafarroako Xake Federazioaren kontu korrontean egin beharko da:
Sabadell Banketxea ES04 0081 4363 09 0001031904.
Ordainketaren frogagiria inscripciones@fnajedrez.com posta elektronikora bidali beharko da.
3.- Joku sistema eta egutegia.
FIDEko Lehiaketa-Araubide Orokorra erabiliko da.
Programa informatikoaren bitartez kudeatutako 7 txandako Xake Azkarreko Sistema suitzarra erabiliko da.
Taldeak lau mailatan arituko dira. Puntuazioa norgehiagokaren arabera zenbatuko da (2,1,0), maila bakoitzaren guztirako puntuazioa berdinketa haustearen lehenengo sistema izanda.
Erritmo jokua: 20 minutu partida osorako.
Ordutegiak:
1. Txanda 10:00h.
2. Txanda 11:00h.
3. Txanda 12:00h.
4. Txanda 13:00h.
5. Txanda 16:00h.
6. Txanda 17:00h.
7. Txanda 18:00h.
4.- Informazio osagarria.
Aurkezpenera garaiz iristea eskatzen da (9:45etan izango da). Bertan, lehiaketarekin batera gauzatuko diren jarduera ezberdinen ordutegiak eta tokiak zehaztuko dira. http://www.pazdezigandaikastola.net/eu/localizacion
Jarduerak
-Pasapieza txapelketa azkarrak, come-come eta xakearekin lotutako beste jokuak.
-Caissa-ko (https://www.caissa.es/) sortzaile eta koordinatzaile Amaia Izaren xake hezigarriari buruzko hitzaldia.
Gomendatzen da bokata edo halako zerbait eta fruta ekartzea bazkaltzeko (14-15h.)
Antolatzaileek txokolatada eskainiko dute 15:30etik 16:30era.
5.- Sariak: Sari-banaketa 19:00etan hasiko da.
-Talde Txapelduna: Trofeo eta ordezkatzeko eskubidea: Irabazleak Nafarroa ordezkatuko du Espainiako Txapelketetan eta Nafarroako Xake Federazioak sei kirolarientzako eta monitore batentzako ostatua, mantenua eta joan-etorria ordainduko dio.
-Txapeldunordea: Trofeoa.
-Hirugarren Sailkatua: Trofeoa.
Parte-hartzaile guztiek oroigarrizko opari bat izango dute.
Ikastetxe parte-hartzaile bakoitzak Xake Hezugarriko liburu-sorta jasoko du.
Informazio gehiagorako, deitu 948 22 96 20 telefonora edota idatzi info@fnajedrez.com posta elektronikora.
Mikel Huerga Leache
Torneoko Zuzendaria