AJEDREZ Hace 7 años

Kirol Balioen Sarien Jardunaldia

Kirol Balioen Sarien Jardunaldia

Kirol Balioen Sarien Jardunaldia
Kirol Balioen Sarien Jardunaldia

KIROL BALIOEN SARIEN JARDUNALDIA

 

“Kirola balioak biziarazteko gune”

 

1.- Ekimena kirol teknikariei zuzendutakoa da batez ere.

 

2.- Jardunaldia kirol eragileen biltokia izanen da eta bi helburu ditu: batetik, jendaurrean hartu, aitortu eta saritzea kirolaren balioak defendatu edo sustatzeko jokabideak edo ekimenak izan dituzten nafarrak edo talde nafarrak eta, bestetik, entzutea eta hausnartzea kirolaren balioak transmititzeko eta haietan hezteko moduaz.

 

3.- Edukiak: 

1. Kirolaren balioak defendatu eta sustatzeko sariak emateko ekitaldia.

2. Kirolaren balioak gazteenei transmititzeko eta haien artean indartzeko gaitasunak eta estrategiak: begirunea, berdintasuna, laguntasuna, hobetzeko grina, joko garbia eta inklusioa.

3. Proposamen praktiko eta metodologikoak entrenamenduetarako, balioak erakusteko eta gatazkak modu eraikitzailean bideratzeko.

 

4.- Hizlaria:

4.1- Hitzaldia: “Kirola balioak biziarazteko gune” Jesús Vicente Ruiz Omeñaca, Errioxako Unibertsitateko doktorea “Psikologia eta Gorputz eta Kirol Hezkuntza” programan

 

4.2- Kirol Balioen Sariak aurkeztu eta emanen ditu NKGIk.

 

5. Metodologia: Mistoa. Aitortza eta sari banaketa, Jesús Vicente Ruiz Omeñacaren azalpena eta eztabaida uztartuko dira ekitaldian.

6.- Diseinatu eta deitu du: NKGIren Sustapen Atala.

(Zernahi galdetu nahi izanez gero, deitu hona:  848 427845)

7.- Tokia: Printzearen Gotorlekua Egoitzako ekitaldi aretoa, Goroabe kalea 36 zk. Iruña 31005.

8.- Iraupena: Bi ordu eta erdi.

9.- Egunak eta ordutegiak: 

Martxoak 29, ostirala: 18:00 - 20:30

18:00. “Kirola balioak biziarazteko gune”

19:00. Eztabaida

19:30. Kirol jokaera onenen azalpena, eta aitortzak eta sariak ematea epaimahaiak saritutako hautagaitzei.

20:00 H. Otamena.

10.- Toki-kopurua: gehienez 150 lagun.

11.- Izena emateko epea: 

Martxoaren 27 arte, hura barne. Izen-ematea librea da eta eskatzen da inprimaki hau betez egitea: https://goo.gl/forms/DOoDDZHOqIwRzzDV2

 

12. Parte hartzaileak hautatzeko irizpideak: 

1. Izena emateen hurrenkerari jarraituko zaio. Izen-emateak iritsi ahala onartuko dira aretoaren edukiera bete arte.


📄 Documentos relacionados