AJEDREZ Hace 7 años

Beteranoen eta Superbeteranoen 2019ko Banakako Nafarroako Txapelketa

Beteranoen eta Superbeteranoen 2019ko Banakako Nafarroako Txapelketa

Beteranoen eta Superbeteranoen 2019ko Banakako Nafarroako Txapelketa
Beteranoen eta Superbeteranoen 2019ko Banakako Nafarroako Txapelketa

Beteranoen eta Superbeteranoen Banakako Nafarroako Txapelketa


Txapelketako Oinarriak

(oinarrien laburpena erantsitako dokumentuan)

Txapelketako antolamendu-datuak

 

1 Txanden kopurua parte-hartzaileen kopuruaren eta Txapelkeako herlburuaren arabera zehaztuko dira.

 

2 Torneoa Orvina Xake Taldeko instalazioetan izango da.

 

3 Parte hartzaileen inskripzioa Nafarroako Xake Federazioko egoitzan egingo da (Aizagerria Pza. 1.a, 3. solairua 31.006 Iruña) edota posta elektronikoz inscripciones@fnajedrez.com-ren bidez.

 

Izena emateko epea luzatu da 2019ko martxoaren 20ko 14.00ak arte.

 

1970ko urtarrilaren 1ean baino lehen jaio direnek parte hartu ahalko dute. Epez kanpo jokalari baten bat onartzen bada, bigarren txandan 0 punturekin hasiko da.

Inskripzio kuota 20€-koa da jokalari bakoitzarengatik.

 

4 Joku-erritmoa 90 minutukoa da partida osoan jokalari bakoitzarengatik, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzarengatik.

 

5 Torneoko Zuzendariak joku-sistema aukeratuko du parte-hartzaileen kopuruaren arabera. Modu berean, aurreikusitako txandak aldatu daitezke. Hala eta guztiz ere, lehen informatuko da Behin Betiko Oinarrien bidez.

 

Parte-hartzaile nahiko izanez gero horrela egiteko, lehiaketako parekatzeak sistema suitzarraren bidez osatuko dira. Jokalari gutxi badaude liga sistema erabiliko da eta egoera ertaina bada, multzo sistemaren bidez.

 

Posible izanez gero, bereziki kontuan izango da Beterano eta eta Superbeterano kategoriak banatzea sailkapen ezberdinak osatzen dituztelako.

 

6 NXF-k eta bere ordezkariak federazioko webgunea (http://www.fnajedrez.com) eta posta elektronikoa erabiliko dituzte torneoko informazioa zabaltzeari begira. Horretarako, jokalariek haien posta elektronikoa eman beharko dute. 

 

Jokalari batek posta elektronikorik ez izanez gero, paperezko dokumentazioa bildu ahalko da Nafarroako Xake Federazioko egoitzan. Nahiz eta informatua egon webgunearen bitartez, telefonoz ere abisatuko zaio ez ohiko dokumentazioa biltzeko.

 

7 Aurreikusitako egitaraua honako hau da:

 

Partidak martxoak 23, 24, 30, 31 izango dira, eta beharrez gero, apirilak 6,7.

 

Txanden hasieraren ordutegia: 16:30ean.

 

Parte-hartzaileen kopuruaren arabera txanden kopurua zehaztuko da eta erabakiko da beteranoek eta superbeteranoek torneko bereiztuak izango dituzte.

 

Torneoa indarrean dagoen FIDEko araudiaren arabera kudeatuko da eta lehiaketa gauzatzerakoan, parte-hartzaileek onartu beharko dute. 

 

8 Inskripzio kuota ordaidu behar zaio NXF-ri izena emateko epea amaitu baino lehen. Egin ez gero, jokalariak kanporatuak izan daitezke.

 

Agertzea eta kortesia denbora

 

9 Jokalariek ordu erdiko kortesia denbora izango dute. Beranduago agertuz gero, partida galduko dute ez atertzeagatik.

 

10 Ez agertzea arrazoirik gabe:

 

- Torneotik kanpo geratuko da eta indarrean duen lizentzia federatiboa kenduko zaio. Ez agertzearen arrazoiak idatziz aurkeztu beharko dira, tresna elektronikoak erabil daitezke eta ezinbesteko kasuak izan beharko dira (parekatzeak ezagutu baino lehen izandako lan kontuak, garrantzi handiko osasun arazo propioak edo familiarrenak, etab..). Kontuan izango dira positiboki epean eta forman egindako abisuak arbitroen taldeei eta aurkariari. 

 

- Kanporatua izanez gero ez abisatzeagatik, ezingo du NXF eta beste Federazio Autonomiko ordezkatu FEDAko lehiaketetan urte baten zehar.

 

Ranking eta parekatzeak

 

11 Jokalariak FIDEko rating-aren arabera ordenatuko dira (FIDEkoa ez izanez gero, FEDAkoa erabiliko da). Ondoren, sistema suitzarreko parekatze arauak beteko dira edo jokalariak banatuko dira multzoetan modu orekatuan.

 

Liga lehiatuz gero, jokalari bakoitzaren zenbakia zozketatuko da lehenengo txandetan talde berdineko jokalariek elkarren kontra jokatzen saiatuz.

 

12 Parekatzeak joka-lekuan erakutsiko dira eta Sistema Suitzarra erabiltzen bada, sistema informatikoaren bitartez osatuko dira. 

 

13 Sistema Suitzarra erabiliz gero, erreklamazioak soilik onartuko dira justu parekatzeak argitaratzerakoan eta betiere argitaratutako txanda hasi baino lehen. Onartu ahal diren erreklamazioak:

 

- Jokalari berdinaren kontra jokatzea bigarren aldiz.

 

- Kolore berdinarekin jokatzea hirugarren aldiz jarraian (azken txandan ezik). 

 

- Kolore batekin hiru aldi gehiagotan jokatzea (azken txandan ezik).

 

14 Jokalari bakoitzak eskatu ahalko du parekatzea ez izatea edozein txandatan. Lehenengo hiruetan eskatuz gero, lehenengo alditan puntu erdi gehituko zaio lortutako puntuei. Bigarrenean, hurrengoetan eta azken bi txandetan, ez du punturik lortuko. Eskaera idatziz eskatu beharko da NXF-ri edo arbitraje taldeari aurreko txanda amaitu baino lehen.

 

15 Parekatzeak, emaitzak eta sailkapenak NXF-ko bulegoetan eta webgunean argitaratuko dira. 

 

Puntuazioa eta berdineken haustea

 

16 Jokalari bakoitzaren puntuazio txanda bakoitzean lortutako puntuak gehitzen osatuko da.

 

17 Sailkapeneko berdinketa hausteak ondorengo sistemen bitartez gauzatuko dira erakutsitako ordenean:

 

- Sistema Suitzarra:

 

o Emaitza partikularra.

 

o AROC

 

o Bucholz ken bat, emaitza okerrena kenduz (ez jokatutako partidak aurkari birtual baten kontran lortutako berdinketak bezala kontsideratuko dira).

 

o Bucholz totala, (ez jokatutako partidak aurkari birtual baten kontran lortutako berdinketak bezala kontsideratuko dira).

 

o Sonnenborn-Berger

 

- Round Robin:

 

o Emaitza partikularra.

 

o Sonnbernbor-Berger, (ez jokatutako partidak aurkari birtual baten kontran lortutako berdinketak bezala kontsideratuko dira).

 

o Koya Sistema.

 

o Garaipenen kopurua.

 

o Bi partida jokalari bakoitzak 5 minutu izanez. Aurreko faseko partidan erabili den kolorea baino kontrakoarekin hasiko da.

 

o Partida tximista bakarra koloreak zozketatzen eta piezak txuriek 6 minutu izanez, beltzek 5 minutu izanez eta beltzek irabaziz berdinketaren kasuan.

 

Erreklamazioak

 

18 Torneoko Zuzendaria txapelketako antolamenduko ordezkari eta ordezkari teknikoa da.

 

Printzipios Torneoko Zuzendariak Araubidearekin lotutako erreklamazioak argituko ditu.

 

Torneoko Zuzendariak diziplina ondorioak izan ditzaketen kontuak bidaliko dizkie Lehiaketa eta Kirol Diziplina Batzordeari.

 

19 Errekurtsoak jarri ahal dira Lehiaketetako Araudi Orokorrak zehaztutako epean eta forman (14.2 – 14.7).

 

20 Aurreko puntuetan agertzen ez diren arbitraje erabakien kasuetan Lehiaketa eta Kirol Diziplina Batzordeari aurkeztu ahalko zaio errekurtsoa Lehiaketetako Araudi Orokorrak zehaztutako epean eta forman  (14.8 – 14.12).

 

Sailkapena

 

21 Torneoko irabazleak Beterano kategoriako Nafarroako Txapeldunaren titulua jasoko du eta Torneoko lehenengo emakume sailkatuak Beterano kategoriako Nafarroako Emakume Txapeldunarena. Biek dagokizkion sailkapen-eskubideak izango dituzte. Modu berean, bigarren sailkatuek Txapeldunordearenak jasoko dituzte.

 

22 Superbeterano kategorietako lehenengo gizon eta emakume sailkatuek (1954ko urtarrilaren 1ean baino lehen jaioak) Superbeterano kategoriako Nafarroako Txapeldunaren titulua jasoko dituzte eta dagokizkion sailkapen-eskubideekin batera.

 

Modu berean, bigarren sailkatuek Superbeterano kategoriako Txapeldunordearenak jasoko dituzte.

 

Beste oinarri batzuk

 

23 Joka-lekuan ez dira analisiak onartuko.

 

24 Partidak jokatzerakoan joka-lekutik atera beharrez gero, parte-hartzaileei gomendatzen zaie arbitraje taldeari baimena eskatzea.

 

25 Torneoko inskripzioak araudi hauen onarpena dakar.

 

Antolatzailea: Torneoko Zuzendaria: Aritz Idiazabal Troyas

 

Arbitro Nagusia: Pablo Urriza

📄 Documentos relacionados