ESPAINIAKO TXAPELKETAKO MONITOREAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
1) COMNAko araudiari dagokionez, beharrezkoa da NXF-ko monitore federatua izatea aurtengo urtarrilaren 1etik.
2) 8 eta 10 urtez azpiko kategorietan, txapeldunaren klubak bere hautagaia proposatuko du. Bi klubek hautagai berdina aurkeztuz gero, zuzenean hautatua izango da. Bi hautagai ezberdinak izanez gero, biak hautatuak izan arren, soilik bakoitzaren %50-eko gastua ordainduko da.
3) Beste kategoriei begira, posible izanez gero, NXF-ko Hobetze eta Aurre-Teknifikazio programateko entrenatzaileak hautatuko dira. Gainera, banakako 14 urtez azpiko kategoriatik 18 urtez azpikora, tituludun internazionalak izaten saiatuko da. Tituludun internazionalak ere izaten saiatuko da taldekako (Selekzioen Arteko Txapelketa) 16 urtez azpiko kategorian.
Hautagai batek baino gehiagok esandako balditza guztiak betez gero, ondorengo baremo erabiliko da:
1) Entrenatzaile titulua (hautatu bat)
a) Fide-ko Senior Trainer (30 puntu)
b) Fide-ko Trainer (25 puntu)
c) FEDAko Goi Mailako Monitorea (20 puntu)
d) FEDAko Beheko Kategorietako Monitorea (15 puntu)
e) Monitore autonomikoa (5 puntu)
2) Jokalariaren Titulu/Elo-a (Hautatu bat)
a) Maisu Nagusia (30 puntu)
b) Maisu Internazionala (25 puntu)
c) Maisu Federatiboa (20 puntu)
d) +2200 (15 puntu)
e) +2000 (10 puntu)
f) +1800 (5 puntu)
3) Esperientzia izatea NXF-ko monitore bezala (hautatu bat)
a) 3 urte edo gehiagokoa (30)
b) 2 urte edo gehiagokoa (20)
c) Urte batekoa (10)
4) Gehigarriak (hautatu egokiena; gehienez 30 puntu)
a) Txapeldunaren monitorea izatea (15 puntu)
b) Arbitro autonomikoa edo maila handiagokoa izatea (15 puntu)
c) Ziurtatutako hizkuntza izatea (euskara edo ingelesa)(15 puntu)
d) Aisialdiko Monitorearen titulua edo haurrekin lan egiteko titulua izatea (15 puntu)
e) Xake terapeutiko, hezigarria edo xakeko psikologiako titulua izatea (15 puntu)
Egiaztatutako arrazoia izanez gero, NXF-k proposatutako monitore/delegatu batzuk erefuxatu ahal ditu.
ERANTSI ARGIGARRIA
Aukerak eztabaidatu eta aztertu ondoren, Batzorde Nagusiak erabaki du aukera hoberena dela 14 eta 16 urtez azpiko kategorietako nafar selekzioen entrenatzaileak zuzenean hautatzea. Horregatik, ezingo da COMNAko 13 zenbakiko zirkular honetako baremoaren kontrako elegitea aurkeztea.
Selekzio hauek parte hartuko dute Iruñean 2019ko ekainaren 22tik 25era izango den Selekzio Autonomikoen Arteko Espainiako Txapelketan.
Gauzak horrela, argitaratutako aktan agertzen den moduan, Jesús De La Villa García eta Mikel Huerga Leache jaunak hautautak izan dira txapelketa honetako monitoreak izateko.
Joaquín Pérez-Seoane Garrido
NXF-ko presidentea