AJEDREZ Hace 6 años

San Inazio A, 2019ko Nafarroako Eskolen Arteko Torneoko txapelduna

San Inazio A, 2019ko Nafarroako Eskolen Arteko Torneoko txapelduna

2019ko Nafarroako Eskolen Arteko Txapelketa

 

Paz de Ziganda Ikastolako instalazioetan apirilaren 7an, igandean.

 

21 ikastetxeko 40 taldek eta 204 kirolarik parte hartu zuten.

 

Guztira, 560 jokatu ziren.

 

Ehunka gurasok eta ikastetxeetako ordezkari eta irakasle egon ziren.

 

Torneoko parekatzeak, emaitzak, sailkapen finala eta zehaztasun gehiago kontsulta daitezke ondorengo estekaren bitartez:

https://info64.org/team/cto-interescolar-de-navarra-2019/standings

 

Mikel Huergak (Torneoko Zuzendaria), Íñigo Elíak (Ikastolako Arduraduna) eta arbitro nagusi Eihartze Buizak eta 5 arbitro laguntzailek osatutako taldeak txapelketa zuzendu zuten, arazo, kexa eta ordutegi aldaketa handirik izan gabe.

 

Torneoarekin batera, jarduera ezberdinak antolatu ziren:

 

• Amaia Iza Abetek (Caissako Zuzendaria) emandako Xake Hezigarriari buruzko hitzaldian guraso eta ikastetxeetako arduradun askok parte hartu zuten.

 

• Parte-hartzaile eta lagun guztiei eskainitako txokolatada. 

 

• Paz de Ziganda Ikastolak eskainitako snack, pintxo eta edarien postua.

 

Ikastetxe bakoitzak bazkaria antolatu zuen. Batzuk Ikastolan geratu ziren, eta beste batzuk, beste tokitara joan ziren.

 

Sariak eta opariak.

 

Sailkapeneko lehenengo hirurak:

 

1. San Inazio A


2. Ezkaba


3. Lorentzo Goikoa A

 

Sariak eta opariak banatu ziren:

 

• Ikastetxe bakoitzak xake hastapenari buruzko liburua jaso zuen.

 

• Parte-hartzaile guztiek parte-hartze domina izan zuten eta torneoaren amaieran argazki familia egin zen.

 

• Lehenengo hiru talde sailkatuek trofeo bana jaso zuten.

 

• Honetaz gain, lehenengo sailkatuei 2019ko Espainiako Eskolen Arteko Txapelketako parte-hartzea ordainduko zaie. Madrilen 2019ko maiatzaren 4an eta 5ean izango da eta diru-laguntza honek inskripzioa, joan-etorria, ostatua eta otorduak ordainduko dizkie taldeko kirolariei eta monitoreari.

 

Jardunaldi pozgarria, oso positiboa eta dibertigarria izan zen eta ez zuen ezbeharrik izan.

 

Ikastetxeen parte-hartzea azpimagarria izan zenez (2018an baino 5 talde gehiagok parte hartu zuten), errepikatzeko aukera izateaz gain, posiblea da Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeen arteko torneo antzekoa antolatzea.

 

Lerro hauen bidez eskertu nahi diogu Paz de Ziganda Ikastolari bere jarrera eta laguntza ekitaldi osoan zehar.

 

Mikel Huerga Leache

Torneoko Zuzendaria

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados