AJEDREZ Hace 6 años

Beteranuen eta Superbeteranuen txapelketetako kronikak

Beteranuen eta Superbeteranuen txapelketetako kronikak

JOKALARI BETERANOEN NAFARROAKO XAKE TXAPELKETA (50 ETA 65 URTEEN ARTEAN)

(2019ko martxoaren 23tik apirilaren 6ra, Iruñean)

 

Bi itzuliko Liga sistema erabili zen, lau parte hartzaileekin.

 

AZKENEKO SAILKAPENA, 6 TXANDA JOKATU ONDOREN.

 

1) Alfonso Cemborain Oricain (1.930) – 4,5 puntu.

2) Joseba Otano Villanueva (1.695) – 4 puntu.

3) Adolfo Ruiz Anton (1.559) – 2 puntu.

4) Jesus Urbiola Martinez (1.483) – 1,5 puntu.

 

ALFONSO CEMBORAIN TXAPELDUN, OZTA-OZTA

 

Alfonso Cemborain Oricainek (argazkian bakarrik agertzen dena) 54 urte beteko ditu urte honetan (ez baditu dagoeneko bete). Faborito nagusia zen, elo aldetik besteek baino askoz gehiago zuelako.

 

Hala ere, Adolfo Ruiz Antonen aurka galtzen hasi zen eta bigarren partidan Joseba Otanoren aurka ia galduta ibili zen. Partida salbatuta, hortik aurrera txapelketa zuzendu zuen. Partida baten faltan, txapeldun zen ordurako (5 partidatan 4 puntu).

 

Joseba Otano Villanueva bigarren geratu zen. Titulua irabazteko aukera bosgarren partidan galdu bazuen ere, bigarren partidako porrota erabakigarriagoa izan zen, partida oso ongi bideratuta baitzuen Alfonso Cemborainen aurka.

 

Adolfo Ruiz Antonek podiuma osatu zuen. Ustekabe handia emanez hasi zuen txapelketa, faborito nagusia azpiratuta. Handik aurrera, ordea, ez zuen berriz irabazi (bi berdinketa besterik ez zuen lortu).

 

Jesus Urbiola Martinez elo gutxien zuena zen eta ezin izan zuen azkeneko postua ekidin. Dena den, 1,5 puntu bildu zituen (3 partida galdu eta 3 berdindu ondoren).

 

Orvina Xake Taldearen lokalean jokatu zen. Jokalariek 90 minutu zuten partida osatzeko, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

JOKALARI SUPERBETERANOEN NAFARROAKO XAKE TXAPELKETA (65 URTETIK GORAKOEN ARTEAN)

(2019ko martxoaren 23tik apirilaren 6ra, Iruñean)

 

Itzuliko bateko Liga sistema erabili zen, bost parte hartzaileekin.

 

AZKENEKO SAILKAPENA, 5 TXANDA JOKATU ONDOREN.

 

1) Rafael Ruiz Escobar (1.921) – 3,5 puntu.

2) Pedro Viñal Gutierrez (2.003) – 3 puntu.

3) Jesus Maria Gonzalez Pabollet (1.879) – 2 puntu.

4) Santiago Alfonso Abrego (1.748) – Puntu bat.

5) Felipe Martin Marin (elorik gabe) – 0,5 puntu.

 

RAFAEL RUIZ ESCOBARREK ORAIN BAI PEDRO VIÑAL UTZI ZUEN ATZEAN

 

Hiru jokalarien argazkian 2016koa da: Rafael Ruiz Escobar txapelduna agertzen da (ezkerrean). Eskuinean, Pedro Viñal Gutierrez txapeldunordea. Erdian, Mikel Ortega Lopez, orduko Nafarroako txapelduna.

 

Rafael Ruiz Escobarrek 70 urte beteko ditu aurten (bete ez baditu). Jokalari klasikoa Nafarroako txapelketa guztietan. Urteetan gora eginda ere, maila oso ona mantentzen du. Klub askotan jokatutakoa bada ere, orain Mikel Deunan aritzen da.

 

Dena den, faborito nagusia Pedro Viñal Gutierrez zen eta lehia (iaz bezala) bi jokalari hauen artean izan zen. Euren arteko partidan berdinketa egin zuten. Azkeneko txandara 2,5 puntuz berdinduta iritsi ziren.

 

Santiago Alfonso Abrego aurkari zailagoa zirudien Rafael Ruiz Escobarrentzat, Felipe Martin Marin Pedro Viñalentzat baino, baina huts egin zuena Viñal izan zen, soilik berdinketa eskuratu baitzuen. Aldiz, Ruiz Escobarrek, ozta-ozta izan bazen ere, Santiago Alfonso Abrego gainditu zuen.

 

Hirugarren postua Jesus Maria Gonzalez Pabolletentzat izan zen. Gehiago egiteko merituak egin zituen, bai Ruiz Escobar bai Viñal estuasun handietan jarri baitzituen, baina azkenean biekin galdu zuen.

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados