UHARTEKO I. XAKE HAUR TXAPELKETA
Torneoko oinariak
DATA: 2019ko maiatzaren 26a, igandea.
TOKIA: Toki-Alai Pilotalekua. Donibane Plaza, 5.a – 31620 Uharte.
PARTE-HARTZEA: 2003an edo geroago jaioko jokalariak.
INSKRIPZIOAK: uhartekoxaketalde@gmail.com posta elektronikoaren bidez.
Eman behar diren datuak: Izena, abizenak, jaio urtea, FIDE nombre, apellidos, año de nacimiento, FIDE edo FEDA-ko ELO eta kluba.
Txandak hasi baino lehen, jokalari bakoitzak 3 euro ordaindu beharko du joku-mahaian bertan.
Izena emateko epea: Maiatzaren 24ra arte.
Ordua: Jokalariek haien inskripzioa kontirmatu beharko dute 9:30ean.
KATEGORIAK
8 Urtez Azpikoa: 2011an eta geroago jaioak.
10 Urtez Azpikoa: 2009an eta 2010ean jaioak.
12 Urtez Azpikoa: 2007an eta 2008an jaioak.
14 Urtez Azpikoa: 2005ean eta 2006an jaioak.
16 Urtez Azpikoa: 2003an eta 2004an jaioak.
Kategorian 3 parte hartzaile baino gutxiago izanez gero, bertan behera geratuko da eta jokalariei abisatuko zaie posta elektronikoz.
JOKU SISTEMA
Programa informtikoaren bidez antolatutako 6 txandako sistema suitzarra. Jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu partida bakoitzan. Parekatzeen kontrako ereklamazioak jarri ahalko dira, soilik emaitzak eskuz sartzerakoan akatsak izanez gero eta betiere, txanda bat baino gehiago pasatzen ez bada. Torneoak kategoria ezberdinak izango dituzte eta antolatzaileek eskubidea izango dute kategoria batzuk bateratzeko parte hartzaileen kopuruaren arabera. Arrazoirik gabe txanda batean agertu ez gero, jokalaria kanporatua izango da. Jokalari guztiek FIDEko araubidea eta torneoko oinarriak jarraitu beharko dituzte.
BERDINKETA HAUSTEAK
1. Bucholz ertaina, 2. Bucholz totala
3. Progresiboa
ORDUTEGIA
1. TXANDA: 9:45 h.
2. TXANDA: 10:40 h.
3. TXANDA: 11:20 h.
4. TXANDA: 12:00 h.
5. TXANDA: 12:40 h.
6. TXANDA: 13:20 h.
AMAIERA: 14 h. Trofeo eta opari banaketa.
SARIAK
Parte hartzaile guztiek opari bat izango dute.
Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek saria izango dute.
Antolatzailea:
Laguntzaileak: Uharteko Xake Taldea etaNafarroako Xake Federakundea