AJEDREZ Hace 6 años

Cristian Atipov, bigarren 16 urtez azpiko mailako Euskadiko Txapelketan

Cristian Atipov, bigarren 16 urtez azpiko mailako Euskadiko Txapelketan

CRISTIAN ATIPOV, BIGARREN; AIMAR DEL CARMENEK, ORDEA, ELO ASKO GALDU ZUEN

 

2017ko argazkia da, Erriberrin egina. Cristian Atipov Hadzhiev erdian dago. 15 urterekin bukatuko du urte hau.

 

Cristian Atipov Hadzhiev (1.946) eta Aimer Del Carmen Hernandez (1.895) nafarrak faborito nagusien artean zeuden Josu Manterola Ubillos (2.063) eta Ivan Iturralde Echeverria (1.957) gipuzkoarrekin batera.

 

Oberena taldeko Cristian Atipov Hadzhiev nahiko txukun aritu zen. Irene Garcia Bolañosekin berdindu zuen bigarren txandan, baina txapelketa irabazteko partida izan zuen Josu Manterolaren kontra azken aurreko txandan. Galdu egin zuen, ordea. Dena den, bigarren geratu zen eta eloko 6 puntu irabazi zituen. Hain zuzen ere, gipuzkoarrak nagusitasun handia erakutsi zuen, partida guztiak irabazita.

 

Aimer Del Carmen Hernandezek ere Oberenan jokatzen du. Lau faboritoetatik okerren aritu zena izan zen. Oso ongi hasi zen (3tik 3), baina Josu Manterola eta Unai Callejaren aurka galdu zuen gero. Azkeneko partidan Cristian Creturen aurka berdindu zuen eta zortzigarren postuan amaitu zuen. Ondorioa: Eloko 48 puntu galdu zituen.

 

Javier Lizuain Toni bigarren geratu zen 2017an. Andres Malon Insausti ere bigarren gelditu zen 2018an. 2019an, Cristian Atipov Hadzhiev izan da bigarren geratu dena. Nafarroako ordezkaritza emaitza onak ateratzen ari da txapelketa honetan.

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados