AJEDREZ Hace 6 años

Andres Malon Insausti, bosgarren Gazte kategoriako Euskal Ligan

Andres Malon Insausti, bosgarren Gazte kategoriako Euskal Ligan

ANDRES MALON INSAUSTI BOSGARREN, ELOKO 32 PUNTU IRABAZITA

 

Argazkian, Andres Malon Insausti, Javier Habans txikiaren atzean, astebete lehenago, Nafarroako Banakako Txapelketan bederatzigarren izan ondoren.

 

Antsoain taldeko Andres Malon Insausti, eloko 1.854 puntuz, bosgarren zerrendaburua zen, lau faboritoen atzetik. Postu horretan amaitu zuen torneoa.

 

Bigarren eta seigarren txandetan topo egin zuen bi jokalari indartsuenekin (Imanol Toledo Sanz eta Patxi Moreno Estebanez) eta partida horiek galdu zituen. Laugarren txandan, eloko 1.771ko Ignacio Zoco Gallardo bizkaitarrarekin berdindu zuen. Gainontzeko lau partidak irabazi zituen. Txukun antzean aritu zen eta horregatik 32,4 puntutan igo zuen bere eloa.

 

Azkeneko partida da garrantzitsuena torneo guztietan. Xabier Martin Ibisate bizkaitarra egokitu zitzaion, pieza zuriekin. 1.833ko eloa zuen aurkariak. Partida hori Andres Malonek irabazi zuen. Horrela, ranking-a egitea eta eloko uzta polita bereganatzea lortu zituen. 

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados