MARC NARCISO EUSKAL HERRIRA IRITSI ETA IRABAZI
Argazkian, Marc Narciso Dublan. Donibane Kirol Elkartean jokatzen du.
Marc Narciso Dublanek 45 urte ditu. Bartzelonan jaio zen. Bi aldiz izan da Kataluniako txapeldun (adin guztietakoa). Orain, Nafarroan finkatuta, Euskaldiko txapeldun da.
Bost partida irabazi zituen eta bi berdindu (Iñigo Argandoñarekin eta Salvador Del Riorekin). Jokalari hauek gainditu zituen: Jose Luis Muñoz Avila, Adrian Martinez Fernandez, Juan Manuel Ruiz Abad, Xabier Barbazan Bilbao eta Pablo Urriza Iricibar. Maisu Handia dela erakutsi zuen, beraz. Eloan 6,50 puntu irabazi zituen.
Nafarroan federatuta dago eta Nafarroako Xake Federakundearentzat lan egiten du. Beraz, nolabait “nafar” baten garaipena izan zen. Nafarroako Federakundeak bidali zuen txapelketara, bederen.
Mikel Huergak ez zuen partidarik galdu, baina bigarren eta hirugarren txandetan berdinduta, irabazteko aukera gutxirekin jokatu zuen txapelketa. Johnny Fernando Saduseak eta Sergio Trigo Urkijok moztu zioten bidea. Salvador Del Riorekin ere berdindu zuen azken aurreko txandan. Hirugarren geratzeko eta argentinarrari titulua kentzeko balio izan zuen horrek. 1,40 puntu igo zuen bere eloa Mikel Huergak.
Pablo Urriza Iricibarrek Imanol Segura Del Fragorekin berdinduta hasi zuen txapelketa (ez oso ongi, beraz). 4 txandatan 3,5 puntuz jarri zen, ordea, Iñigo Argandoñari irabazi ondoren. Hala ere, bosgarren txandan bota zuen txapelketa Xabier Barbazanen kontra galdu eta gero. Adrian Martinez Fernandezen aurka garaipen handia lortu zuen azken aurreko txandan, baina ez zen gauza izan azkeneko partidan Marc Narcisoren aurka porrota saihesteko. Seigarren bukatu zuen, baina eloan 9,80 puntuko igoera izan zuenez, ontzat eman behar da bere jarduna.
Mikel Huergari dagokionez, erran behar da 2009. urtetik podiumaren laguna bihurtu dela. Behin geratu da podiumetik kanpo (2016an laugarren geratu zen). Bi aldiz izan da irabazle, hiru aldiz bigarren eta bost aldiz hirugarren. Iruñean irabazitako txapela defendatu du, baina txapelketa honetan Marc Narciso izan da onena.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan