AJEDREZ Hace 6 años

Abrisqueta Zudaire ahizpak podiumeko tokirik altuenean

Abrisqueta Zudaire ahizpak podiumeko tokirik altuenean

Leyre Abrisqueta Zudaire faborito garbia zen, nahiz eta Ainhoa Barrio Ugidos ere hor izan (hiru aldiz Euskadiko emakumezko txapeldun). Pronostikoa bete zuen. Txapelketa ona egin zuen: Bata bestearen atzetik, Maria Teresa Junquera Ciaurriz, bere ahizpa Ines Abrisqueta Zudaire, Irene Garcia Bolaños eta Haizea Tornay gainditu zituen. Azkeneko txandan, behar zuen berdinketa egin zuen Ainhoa Barrio Ugidosen aurka.

 

Leyre Abrisqueta Zudairek 14 urte ditu edo izanen ditu urte honetan. Oberena taldean jokatzen du. Dagoeneko Nafarroako onenekin parez pare aritzen da.

 

13 urte inguruko Ines Abrisqueta Zudairek ustekabea eman zuen, bigarren geratuta. Egutegia alde izan zuen, areriorik gogorrenak saihestu baitzituen (bere ahizpa izan ezik). 4 puntu eginda, puntu erdira utzi zuen Ainhoa Barrio Ugidos Portugaletekoa.

 

Oihana Gonzalez Etayo izan zen txapelketa hau irabazi zuen azkeneko nafarra. 2010. urtean izan zen. Bederatzi urteren ondoren titulua Nafarroara itzuli da.

 

Aldabe Herritar Gunean jokatu zen (Gasteiz, Araba), larunbat eta igandean. Ordubeteko partidak izan ziren, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

AZKENEKO SAILKAPENA (BOST TXANDA JOKATU ONDOREN)

 

1) Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (2.025) – 4,5 puntu.

2) Ines Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (1.465) – 4 puntu.

3) Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia) (1.855) – 3,5 puntu.

4) Estibaliz Apellaniz Perez (Gipuzkoa) (1.395) – 3 puntu.

5) Irene Garcia Bolaños (Bizkaia) (1.568) – 3 puntu.

6) Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia) (1.480) – 3 puntu.

7) Haizea Tornay (Gipuzkoa) (1.598) – 3 puntu.

8) Rebeca Feal Fernandez (Araba) (elorik gabe) – 2,5 puntu.

9) Maddi Zubizarreta Landera (Bizkaia) (1.294) – 2 puntu.

10) Ayala Barcala Arcauz (Araba) (1.251) – 2 puntu.

11) Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba) (1.373) – 2 puntu.

12) Patricia Arteche Campo (Araba) (1.229) – 1,5 puntu.

13) Itsasne Eguia Larrinaga (Araba) (1.711 euskal elokoa) – Puntu bat.

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados