TXIMISTA XAKEKO EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETA
(2019ko ekainaren 16an, Bergaran)
Axel Roviralta Montero, Mikel Huerga Leache, Andres Malon Insausti eta Joaquin Ramos Dominguez, Antsoaingo jokalariak (Aitor Huarte Zozayak ere jokatu zuen).
Bosgarren aldiz jarraian, Sestao berriz txapeldun tximista xakean. Gasteizko San Viator, 2,5 puntura; Santurtziko Itsas Zaldunak, 5 puntura; Antsoain, laugarren 9,5 puntura. Ez zuen aukerarik izan txapeldun geratzeko baina nahiko postu ona eskuratu zuen.
Lehenengo hiru sailkatuekin galdu zuen. Baita bosgarren sailkatuaren aurka ere. Gainontzeko taldeekin oso ondo moldatu zen eta hortik 29 puntuko marka.
Oberena, ordea, apalago ibili zen. 20 puntuz, zortzigarren geratu zen. Martin Pascual Garcia, Mariano De Pablos Fernandez, Miguel Garjon Modrego eta Miguel Angel Pascual Buisan izan ziren bere jokalariak.
Partidak Bergarako Agorrosin Kirol Gunean (Gipuzkoa) jokatu ziren, igande arratsaldean.
5 minutuko partidak izan ziren eta lau mahaitan jokatu ziren neurketak. Itzuli bateko Liga izan zen.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Sestao (Bizkaia) – 39,5 puntu.
2) San Viator (Gasteiz, Araba) – 37 puntu.
3) Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) – 34,5 puntu.
4) Antsoain (Nafarroa) – 29 puntu.
5) Gazte mailako Euskal Selekzioa – 26,5 puntu.
6) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 26,5 puntu.
7) Martintxo (Gasteiz, Araba) – 21 puntu.
8) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 20 puntu.
9) Elkano Xake Taldea (Getaria, Gipuzkoa) – 19 puntu.
10) Abadiño (Bizkaia) – 18,5 puntu.
11) Arrasate/Bergara (Gipuzkoa) – 16,5 puntu.
12) B.Gorbea/Egidazu (Gasteiz, Araba) – 13 puntu.
13) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 11 puntu.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan