TXIMISTA XAKEKO EUSKADIKO BANAKAKO XXXIV. TXAPELKETA.
(2019ko ekainaren 16an, Bergaran)
5 minutuko txapelketa hau Agorrosingo Kirol Gunean jokatu zen, Bergaran (Gipuzkoa), igande goizean.
Antsoain Xake Klubeko Mikel Huerga Leache, 29 urterekin, faborito nagusia zen txapelketa honetan. Ezin da beti irabazi, ordea. Aurkariek ere estutzen dute. 18 urteko Adrian Martinez Fernandez bizkaitarraren atzetik geratu zen, puntu berberekin.
Aritz Rafael Moranterekin berdindu zuen bigarren txandan. Seigarrenean, Adrian Martinez Fernandezen aurka galdu zuen. Bederatzigarrenean, huts erabakigarria egin zuen: Fabian Dario Pena Duarteren aurka galdu zuen. Alferrik izan ziren azkeneko bi garaipenak. Tituluak ihes egin zion. 2018an Euskadiko txapelduna izan zen tximista xakean eta erritmo klasikoan. 2019an ere goian ibili da, baina ez hain modu biribilean.
Oberenako Martin Pascual Garcia izan zen bigarren nafarra. Hogeita zortzigarren zerrendaburua zen, baina nahiko txukun ibili ondoren zortzigarren amaitu zuen, 6,5 puntuz.
Gainontzeko nafarrek gorabeherak izan zituzten. Batzuek ranking-a hobetu zuten; beste batzuek alderantziz egin zuten.
Andres Malon Insausti hamalaugarren postuan gelditu zen, ranking-a sei postutan hobetu ondoren. Joaquin Ramos Dominguezek, ordea, hiru postutan jaitsi zituen aurreikuspenak, hamabosgarren amaituta. Bi jokalari hauek 6 puntu lortu zituztenen multzoan geratu ziren.
Aitor Huarte Zozayak 5,5 puntu egin zituen (hamaseigarren). Miguel Garjon Modrego, Axel Roviralta Montero eta Mariano De Pablos Fernandezek 5 puntu lortu zituzten. Miguel Angel Pascual Buisanek puntu batekin bukatu zuen.
AZKENEKO SAILKAPENA, 11 TXANDA JOKATU ONDOREN
1) Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia) (2.311) – 8,5 puntu.
2) Mikel Huerga Leache (Nafarroa) (2.452) – 8,5 puntu.
3) Patxi Moreno Estebanez (Gipuzkoa) (2.151) – 8 puntu.
4) David Astasio Lopez (Araba) (2.389) – 8 puntu.
5) Fabian Dario Pena Duarte (Kolonbia, Araban federatua) (2.237) – 7 puntu.
6) Juan Luis Alfaro Garcia del Cerro (Gipuzkoa) (2.131) – 7 puntu.
7) Aritz Zabala Perez (Bizkaia) (2.060) – 6,5 puntu.
8) Martin Pascual Garcia (Nafarroa) (1.773) – 6,5 puntu.
9) Xabier Barbazan Bilbao (Bizkaia) (2.140) – 6,5 puntu.
10) Asier Gonzalez Pereira (Bizkaia) (2.076) – 6,5 puntu.
Sailkapen osoa eta informarzio gehiago kontsulta daiteke erantsitako dokumentuan