AJEDREZ Hace 6 años

Daniel Roldan, garaile Valtierrako Tximista Xakeko I. Txapelketan

Daniel Roldan, garaile Valtierrako Tximista Xakeko I. Txapelketan

VALTIERRAKO TXIMISTA XAKEKO I. TXAPELKETA IREKIA

(Valtierran, 2019ko ekainaren 15ean)

 

Herri honetan, larunbat goizean jokatu zen txapelketa hau. 5 minutukoa zen, gehi 3 segundo jokaldiko. Antolatzaileak Santa Ana S. XXI Xake Kluba eta Amaya Taberna izan ziren. Laguntzaileak: Valtierrako Udala, JOVIMAR Distribuciones eta Nafarroako RURAL Kutxa.

 

AZKENEKO SAILKAPENA, 8 TXANDA JOKATU ONDOREN

1) Daniel Roldan Marques (Nafarroa, Euskal Herria) (2.160) – 7,5 puntu.

2) Jose Manuel Lopez Orois (Nafarroa, Euskal Herria) (2.021) – 6,5 puntu.

3) Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa, Euskal Herria) (2.026) – 6 puntu.

4) Angel Fuente Guinot (Nafarroa, Euskal Herria) (1.536) – 6 puntu.

5) Miguel Blazquez Gomez (Espainia) (2.025) – 6 puntu.


Sailkapen osoa kontsulta daiteke erantsitako dokumentuan

 

FIGUREK EUREN LEGEA EZARRI ZUTEN

 

Daniel Roldan Marquesek Santa Ana taldean jokatzen du eta 2019an 18 urte beteko ditu. Argazkian, ikasle moduan irabazitako sari batekin.

 

Alde handia zegoen jokalaririk onenen eta jokalari gehienen artean eta hori nabaritu zen azkeneko sailkapenean.

 

Daniel Roldan Marquesek erakutsi zuen horrelako txapelketetan espezialista dela. Jose Manuel Lopez Oroisek podiumean sartzea lortu zuen, bigarren izanda. Pedro Viñal Gutierrez lehiakorra hirugarren tokian geratu zen.

 

Angel Fuentes Guinot ustekabea izan zen bere laugarren postuarekin. Geroago, figurak geratu ziren: Miguel Blazquez Gomez, David Garrido Lasheras eta Javier Sevilla Subiza.

 

Jokalarien zerrenda luzatu zen gero, 55 partaide izan baitziren (gehienak elo gutxirekin edo elorik gabe).

 

Hori eman zuen lehenengo edizio honek.

📄 Documentos relacionados