AJEDREZ Hace 6 años

MUNDUKO GAZTEEN TXAPELKETARI BURUZKO FEDAREN ZIRKULARRA

MUNDUKO GAZTEEN TXAPELKETA - ZIRKULARRA

MUNDUKO GAZTEEN TXAPELKETARI BURUZKO FEDAREN ZIRKULARRA
MUNDUKO GAZTEEN TXAPELKETA - ZIRKULARRA

FEDERAZIO AUTONOMIKO GUZTIEI ZUZENDUTAKO MEZUA

 

BANAKAKO XAKE AZKARRA ETA TXIMISTA MUNDUKO TXAPELKETA 14 URTEZ AZPIKO KATEGORIATIK 18 URTEZ AZPIKO KATEGORIARA

 

Salobreñan, 2019ko irailaren 10etik 14ra

 

Espainiako Xake Federazioak Delegazio ofiziala sortuko du erreferentziazko txapelketa honetan parte hartzeari begira. Parte hartu daiteke sailkatua bezala edo Irekiaren bidez.

 

Parte hartu nahi duten kirolariek eta laguntzaileek zirkular honetan zehaztutako betebeharrak bete beharko dituzte.

 

Edozein kasutan, jokalariek parte hartu behar izan dute Salobrenan izandako adinen araberako 2019ko Espainiako Txapelketan xake tradizionaleko edo azkarreko modalitateetan. Baldintza hau bete ez gero, Espainiako Xake Federazioko Zuzendaritza Teknikoari azaldu beharko zaizkio kasu bereziak haiek erabaki dezaten. Baldintza hauek betetzen ez badira, inskripzioa ezeztatua izan daiteke.

 

Partaide sailkatuak:

 

Ondorengo oinarriak betez gero, kirolariek Espainiako Federazioaren gonbidapena izango dute:

 

Parte-hartzeko baldintzak:

 

Federazioak ostatua ordainduko eta entrenatzaile esleituko die ondorengo kirolariei (FIDEko eta Antlatzaileen inskripzio kuota kirolariek ordaindu beharko dituzte):

a) 2019ko Espainiako Txapelketetako txapeldunei absolutu eta emakumezko 14, 16 eta 18 urtez azpiko kategorietan.

 

b) Salobreñako 2019ko Espainiako Xake Azkarreko Txapelketako absolutu eta emakumezko 14, 16 eta 18 urtez azpiko kategorietako txapeldunei.

 

c) FEDAko Zuzendaritza Teknikoak adostutako 6 FEDAko elitezko jokalariei (6 gehienez).

 

Irekiaren bidez parte dezaketen xakelariak:

 

Adinen balditzak betez eta Salobreñako 2019ko Adinen Araberako Espainiako Txapelketan parte hartuz gero, kirolariek "open" inskripzioa egin ahalko dute.

 

FEDAko Zuzendaritza Teknikoak araudi honetatik kanpoko edozein salbuespena onartu beharko du.

 

ZIRKULARRA DESKARGATU GEHIAGO JAKITEKO

 

INFORMAZIO GEHIAGO NXF-KO POSTA ELEKTRONIKORA IDATZIZ

📄 Documentos relacionados