Argazkian, Mikel Gureako jokalariak: Aitor Martinez Ayesa (trofeoarekin), Aritz Mancha Otano, Adrian Oroz Carrasco eta Alexandr Pedchenko Zhilkov. Eskuinerago, Arrano Elkarteko lehendakaria.
Mikel Gurea hirugarren aldiz nagusitu da Arrano Elkarteko Xake Txapelketan eta Orvinatik hurbil geratu da palmaresean
Alde batetik, talde sendoa aurkeztu zuen: Kalitatea dagoeneko nahiko erakutsia duen Aitor Martinez Ayesa, Kataluniatik etorrita taldeko aspaldiko jokalari nahiko ona den Aritz Mancha Otano eta izarrak izatera deituak dauden Alexandr Pedchenko Zhilkov eta Adrian Oroz Carrasco. Bestaldetik, Orvinak ez zuen figuraz betetako taldea ekarri, talde lehiakorra aurkeztuta ere.
Oberena ere hautagaia zen, Martin Pascual Garcia, Pedro Viñal Gutierrez eta Mariano De Pablos Fernandez oso jokalari fidagarriak baitira. Taldea osatzeko partida gehiegi jokatzen ez duen eta elo gutxiago duen Enrique Cobos Urbina zuen, baina laugarren taularako jokalari ona.
Orvinak eutsi zion Mikel Gurea A taldeari bosgarren partidara arte. Orduan egin zen atsedena, luntxa hartzeko. Seigarren txandan Martintxoren aurka galdu zuen (2,5-1,5) eta zazpigarrenean Paz de Zigandaren aurka (1-3). Txapelketak ihes egin zion bi txanda horietan.
Mikel Gurea A aurretik zegoen sailkapenean eta txapeldun izanen zela zirudien. Oberena, ordea, azkeneko txandaren hasieran hiru puntura egonik ere, bazuen aukerarik. Mikel Gurea C-ri 0-4 irabazita, Mikel Gurea A – Orvina neurketaren emaitzaren zain geratu zen. Ordura arte sendo agertutako Mikel Gurea A-k huts egin zuen: 1-3 galdu zuen. Beraz, Oberena eta Mikel Gurea A sailkapenean berdinduta geratu ziren eta sonnenbergak erabai behar izan zuen. Burlatakoek eraman zuten trofeoa, kontuak egin ondoren. Hirugarren txandan 3-1 nagusitu zitzaion Oberenari eta horrek bere eragina izan zuen.
Orvinak etekina atera zion garaipen horri eta puntu erdiz hirugarren postuan geratu zen, Martintxoren aurretik. Zertxobait atzerago gelditu zen Paz de Ziganda. Lehenengo bost taldeak nahiko nagusi izan ziren beste taldeen aldean. Erdian Mikel Gurea B eta Mikel Deuna sailkatu ziren eta azkeneko postua saihesteko borrokan Arrano Elkartea talde antolatzaileak azken momentuan gainditu zituen Gazte Berriak eta Mikel Gurea C.
10 taldek parte hartu zuten Euskal Zirkuiturako baliagarria den txapelketa honetan.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan