AJEDREZ Hace 6 años

2019ko Bikote mistoen arteko Xake Aktibo II Olite Chess Txapelketa

2019ko Bikote mistoen arteko Xake Aktibo II Olite Chess Txapelketa

2019ko Bikote mistoen arteko Xake Aktibo II Olite Chess Txapelketa
2019ko Bikote mistoen arteko Xake Aktibo II Olite Chess Txapelketa

BIKOTE MISTOEN ARTEKO XAKE AKTIBO II IREKIA

2019KO OLITE CHESS

 

OLITE CHESS TXAPELKETAK GONBIDATU BEREZIA IZANGO DU

Jesús De la Villa Maisu Nagusi Internazionala izango da aurtengo gonbidatua. Modu honetan, ADADEk lehiaketa munduan garrantzi handia duen xakelari hau gonbidatu du eta xakearen posibilitate hezigarriaz hitz egingo du.

 

TORNEOKO OINARRIAK

 

DATA: Azaroak 10 (igandea), goizez.

 

TOKIAErriberriko Ostatua

 

ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:30era

 

INSKRIPZIOAK

Jokalari bakoitzak egin beharko duen inskripzio arrunta 10 eurokoa da izango da adingabekoen kasuan, eta 15 eurokoa helduentzat. 

Antolatzaileei idatzi beharko zaie info.adadae@gmail.com posta elektronikoaren bidez ondorengoa zehaztuz: Izena, Abizenak, TALDEAren izena eta bikotekideen jaiotze data. 

Talde bakoitzak 2 edo 3 lehiakide izango ditu eta edozein ELO, adina eta maila izan ditzakete. Bestalde, derrigorrezkoa izango da mistoa izatea emakumezko xakea eta berdintasuna bultzatzeari begira. Txanda guztietan taldeko bi jokalarik parte hartu beharko dute bikotea mistoa izaten.

Izena emateko epea irekita 2019ko azaroaren 6ra arte

Inskripzioak ordenaren arabera onartuko dira 90 parte hartzaileetara iritsi arte.

JOKALARIEN ELOa

Torneoak ez du ELOrako balioko.

JOKU SISTEMA

Programa informatikoak osatutako 7 txandako sistema suitzarra.

(Parekatzeen kontrako erreklamazioak soilik onartuko dira, eskuz sartutako emaitzetan akatsak izanez gero).

Antolatzaileek joku sistema aldatu dezakete inskripzioen kopuruaren arabera.

 

BERDINKETEN HAUSTEAK

Orden hau jarraituko dute: Emaitza partkikularra.

Bulchoz -1, Okerrena kenduz. Bucholz Total.

 

ARBITRAJEA 

NXF-ko arbitroek torneoa zuzenduko dute.

 

JOKU ERRITMOA

10 Minutukoa jokalari bakoitzarentzat (gehitzerik gabeko 10 minutu)

TXANDEN ORDUTEGIA

1.TXANDA: 10:00h. 2.TXANDA: 10:30h. 3.TXANDA: 11:00h. 4.TXANDA: 11:30h 5.TXANDA: 12:00h. 6.TXANDA: 12:30h. 7.TXANDA: 13:00h.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO, IKUSI ERANTSITAKO OINARRIAK

📄 Documentos relacionados