AJEDREZ Hace 6 años

2019ko Monitore Ikastaroa

2019ko Monitore Ikastaroa

2019ko Monitore Ikastaroa
2019ko Monitore Ikastaroa

Nafarroako Xake Federazioko Monitore Ikastaroaren deialdiari buruzko zirkularra 

Zirkular honen bidez, Nafarroako Xake Federazioak (NXF) homologatutako Monitore Ikastaroa aurkezten da NXF-ko Monitore Autonomikoko titulua lortzeari begira.

 

 

Titulazioa: Ikastaroa egin eta azterketa gainditu ondoren, Nafarroako Xake Federazioak NXF-ko Monitore Autonomikoaren Diploma emango du. Azterketa gainditzeko, gutzienez 5 puntu 10etik atera beharko dira. 

 

Antolakuntza: NXF

 

Tokia: Irailak 4 zehaztuko da eta izena eman dutenei jakinaraziko zaie.

 

Iraupena: 20 ordu (5 orduko 4 saio)

 

Parte-hartzaileak: 2004an edo lehenago jaio diren eta modu aproposean inskripzioa egin duten pertsona guztiak.

 

Datak eta gai-zerrenda:

• 2019/09/21: “0 Maila”-ko Hastapena. Didaktika eta pedagogia (5 ordu)

2019/09/22: Xakearen historia eta irekierak (5 ordu)

2019/09/28: Xakearen Estrategia eta Taktika (5 ordu)

2019/09/29: Oinarrizko Amaierak eta haien didaktika. Ornidura federatiboa eta lehiaketa (5 ordu)

05/10/2019: de 10:00 a 13:00 horas. Examen

 

Irakasleak:

Jesus de la Villa Garcia. Xake Maisu Nagusi Internazionala. FIDE Senior Trainer.

Xakearen historia 

Irekierak Xakean

 

Marc Narciso Dublan. Xake Maisu Nagusi Internazionala. FIDE Trainer.

Oinarrizko amaierak eta haien didaktika.

 

Mikel Huerga Leache. Xake Maisu Nagusi Internazionala. FIDE Trainer.

Estrategia Xakean.

Taktika Xakean.

 

Nicola Lococo Cobo. Pedagogiako Masterra du eta materiala prestatu du xakea eskolan lantzeko.

 

“0 Maila”-ko Hastapena.

Didaktika eta pedagogia.

 

 

Aritz Idiazabal Troyas. FEDAko Goi Mailako Monitorea. FIDEko arbitroa. 

o Egitura federatiboa eta lehiaketa.

 

 

Ordutegia: 09:30etik 14:30era atseden bat izanez goiz erdian.

 

 

Eskatutako bertaratzea: Orduen %75ekoa azterketa egin ahal izateko. Azken bi urteetan 2000 ELO puntuak gainditu dituztenek ez dute taktika eta amaieren klaseetara joan beharko.

 

Inskripzio kuota: 60€ eta denboraldiko monitorearen lizentzia federatiboa barne. Nobedade gisa, ikastaroa gainditu dutenek lehentasuna izango dute Gabonetako Kirol Ari jarduerari begira (betiere haien klubak antolatzen badu eta klubaren aukeren artean).

 

Izena emateko epea: Irailaren 9ko 13:30ak arte info@fnajedrez.com posta elektronikoaren bidez. Ordainketa egin baino lehen, Nafarroako Xake Federazioaren konfirmazioa izan beharko da.

 

Iruñean, 2019ko abuztuaren 19an.

 

Mikel Huerga Leache

COMNAko Presidentea

 

 

 

 

📄 Documentos relacionados