AJEDREZ Hace 6 años

Huerga, laugarren xake torneo iberoamerikarrean

Huerga, laugarren xake torneo iberoamerikarrean

Huerga, laugarren xake torneo iberoamerikarrean
Huerga, laugarren xake torneo iberoamerikarrean

Huergak arrakasta izan zuen Iberoamerikarrean

 

Mikel Huerga nafarrak parte hartu zuen Linaresen (Jaen) abuztuaren 9tik 18ra izan zen VII. Txapelketa Iberoamerikarrean. Torneo honek Espainiako eta Iberoamerikako jokalaririk onenak bildu zituen. Haien artean, Paco Vallejo, Ivan Salgado eta David Anton Maisu Nagusiak (talde olinpikoa osatzen dutenak) eta Jorge Cori (Kuba), Neuris Delgado (Paraguay) eta Diego Flores (Argentina) Maisu Nagusiak.

 

Mikelek laugarren posizioa lortu zuen eta rankingeko 28. posiziotik hasi zenez, Maisu Nagusiaren 5. araudia eta 23.5 ELO puntu irabazi zituen. Gauzak horrela, Maisu Nagusiaren titulutik gertu dago.

 

Xakelari nafarrak irabazi zituen Manuel Carrasco eta Sergio Fernandez valentziarren kontrako lehengo txandak eta hirugarren txandatik bederatzigarrenera 2500 eta 2605 ELO puntuen arteko Maisu Nagusien aurka aritu zen. Hirugarren txandan berdindu zuen Peruko Christian Cruzen kontra (2559 FIDE); laugarrenean, Lelys Stanley Martinez (2526) kubatarrari gailendu zion; bosgarrenean berdindu zuen Diego Flores (2604) argentinarraren aurka; seigarrenean ere berdindu zuen Carlos Daniel Albornoz (2566) kubatarraren kontra; zazpigarrenean berdinketa ere sinatu zuen Leandro Krysa (2516) argentinarrarekin; zortzigarrenean, gauza bera egin zuen Josep Manuel Lopez (2581) espainiarrarekin; eta bederatzigarrenean Pepe Cuenca (2515) granadarrari gailendu zion.

 

Modu honetan, Huergak 6.5 puntu lortu zituen 9tik eta laugarren izan zen podiumetik gertu. Jorge Corik irabazi zuen, Carlos Daniel Albornoz txapeldunorde eta Paco Vallejo hirugarren.

 

Albisteak: hemenhemen eta Nafarroan hemen

📸 Más imágenes