AJEDREZ Hace 6 años

Jorge Ruiz Gonzalez ustekabeko garailea Antsoaingo Txapelketa Irekia

Jorge Ruiz Gonzalez ustekabeko garailea Antsoaingo Txapelketa Irekia

ANTSOAINGO V. XAKE TXAPELKETA IREKIA

(2019ko abuztuaren 15etik 21era, Iruñean)

 

Iruñeko Nuevo Casino Principal-ean jokatu zen. 90 minutuko bederatzi partida izan ziren, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

 

1) Jorge Ruiz Gonzalez (Espainia) (1.948) – 7 puntu.

2) Pablo Urriza Iricibar (Nafarroa, Euskal Herria) (2.300) – 7 puntu.

3) Saul Perez Nuñez (Asturias) (2.174) – 7 puntu.

4) Daniel Roldan Marques (Nafarroa, Euskal Herria) (2.134) – 7 puntu.

5) Juan Luis Alfaro Garcia del Cerro (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.134) – 6,5 puntu.

6) Benjamin Abel Garcia Romero (Espainia) (2.164) – 6,5 puntu.

7) Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia, Euskal Herria) (2.117) – 6,5 puntu.

8) Aimer Del Carmen Hernandez (Nafarroa, Euskal Herria) (1.812) – 6,5 puntu.

9) Pablo Palacios Herrero (Espainia) (2.226) – 6 puntu.

10) Javier Sevilla Subiza (Nafarroa, Euskal Herria) (2.094) – 6 puntu.

 

Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan

 

JORGE RUIZ GONZALEZ USTEKABEKO GARAILEA, NAHIZ ETA PABLO URRIZA IRICIBAR ONGI JARDUN

 

(Argazkietan, Jorge Ruiz Gonzalez, garailea, eta Pablo Urriza Iricibar, bigarren sailkatua)

 

Jorge Ruiz Gonzalez errioxarra izan zen garailea, nahiko ustekabean, hasierako ranking-ean 27. tokian baitzen. Aurkarien eloen batez bestekoa izan zen ezberdinketarako sistema eta horrek bere alde jokatu zuen, goikoan ibili zirenek baino elo gutxiago edukita, mozketa ez baitzuen gainditu zenbait txandatan. Dena den, ezberdinketa modurik onena dirudi.

 

17 urte besterik ez ditu. Eloko 133,20 puntuko uztarekin joan zen etxera. Lau garaipen eta bi berdinketa egin zituen (lehenengo txandan bere aurkaria ez zen agertu). Atsedenarengatik bi puntu erdi ere jaso zituen. Maila handiko aurkariak izan zituen. Beraz, meriturik ez zaio kendu behar.

 

Pablo Urriza Iricibar nafarra faborito nagusia zen, eloko 2.300 punturekin. Txapelketa oso ona egin zuen. 12,80 puntu igo zuen bere eloa. Zorterik ez zuen izan, ordea, ezberdinketa sisteman eta bigarren geratu zen, buruan ibili eta gero. Ez zuen partidarik galdu.

 

Saul Perez Nuñez asturiarrak osatu zuen podiuma. Honek Rafael Ruiz Escobarren aurka galdu zuen bigarren txandan.

 

Daniel Roldan Marques eta Javier Sevilla Subiza nabarmendu ziren jokalari nafarren artean. Zer erranik ez, Aimer Del Carmen Hernandez (zortzigarren eta eloko 139,60 puntu irabazita).

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados