AJEDREZ Hace 6 años

Javier Sevilla Subiza, garaile Cintruénigon

Javier Sevilla Subiza, garaile Cintruénigon

“CINTRUÉNIGO HIRIBILDUA” TXIMISTA XAKEKO XIII. TORNEOA

(2019ko abuztuaren 23an, Cintruénigon jokatua)

 

5 minutuko partidak izan ziren. Cintruénigoko Pasealekuetan jokatu zen, gaueko bederatzietan hasita.

 

AZKENEKO SAILKAPENA (7 TXANDA JOKATUTA)

1) Javier Sevilla Subiza (Nafarroa, Euskal Herria) (2.094) – 6,5 puntu.

2) Pablo Palacios Herrero (Espainia) (2.226) – 6 puntu.

3) Eduardo Garcia Brion (Espainia) (2.187) – 6 puntu.

4) Millan Somalo Fernandez (Espainia) (2.027) – 5,5 puntu.

5) Daniel Romero Pallares (Espainia) (2.200) – 5,5 puntu.

6) Miguel Angel Saenz Narciso (Espainia) (2.201) – 5,5 puntu.

7) Amaia Iza Abete (Nafarroa, Euskal Herria) (1.947) – 5,5 puntu (lehenengo emakumea).

8) Jose Javier Galarreta Garcia (Nafarroa, Euskal Herria) (1.928) – 5 puntu.

9) Dario Olivan Lopez (Espainia) (1.784) – 5 puntu.

10) Damian Escobes Briega (Espainia) (elorik gabe) – 5 puntu.

 

Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan.

 

JAVIER SEVILLA SUBIZA ORAIN BAI JOKALARI GARAILEA

(Javier Sevilla Subiza, aspaldiko argazki batean, 18 urterekin)

 

Javier Sevilla Subiza bederatzigarren zerrendaburua zen, baina torneoa irabaztea lortu zuen. Orain arte, jokalari ona baina palmares urrikoa izan da. 26 urterekin ametsetako torneoa burutu zuen: Berdinketa bakarra eta zortzi garaipen, aurkari zailen aurrean. Orvinako jokalaria da.

 

Amaia Iza Abete jokalari nafar ezaguna eta orain Logroñon bizi dena zazpigarren izan zen, bere ranking-a zazpi postutan hobetuta.

 

Luis David Jimenez Almeida iazko irabazlea faborito nagusia zen, baina porrot egin zuen. Bost partidatan bi aldiz galdu zuen eta txapelketa utzi egin zuen.

📄 Documentos relacionados