(Argazkian, erdian, Odei Lerendegi Lasa txapelduna eta Haymar Leone Amigot 14 urtez azpiko lehenengoa, Arrano Elkarteko zuzendaritzako bi kideren alboan).
2019ko irailaren 2tik 6ra jokatu zen Arrano Elkarteko XXII. Xake Txapelketa, Iruñeko Alde Zaharreko elkartean, xakelari euskaldunentzat antolatutakoa (ezaugarri horretaz malgutasun gehiago izan bada ere edizio honetan).
Arrano Elkartea, Donibane Kirol Elkartea, Gazte Berriak, Mikel Gurea, Oberena, Orvina, Paz de Ziganda eta Runa taldeetako 27 jokalarik hartu zuten parte. 12 ziren Mikel Gureakoak.
Mikel Ochoa Aldaz aurreko edizioko txapelduna gabe eta Odei Lerendegi Lasa faborito garbi modura abiatu zen txapelketa.
Mikel Gureako 20 urteko jokalariak ez zuen hutsik egin eta bere bigarren txapela eskuratu zuen, atseden batengatik puntu erdia galdu bazuen ere. Dena den, Haymar Leone Amigot Orvinako jokalariaren aurka asko sufritu zuen azkeneko partidan. Garaipena behar zuen eta lortu zuen, baina kostata.
Haymar Leone 12 urterekin garaipena dastatzear egon zen. Bigarren geratu zen 4 puntuz. 14 urtez azpiko lehenengoarentzako trofeoa eraman zuen.
Ekain Galarza Arza Oberenako jokalariak ere txapelketa ona egin zuen, 4 puntu lortuta eta hirugarren sailkatuta. Unai Ruiz Etxeberriak ere 4 puntuz amaitu zuen, laugarren tokian.
FIDE elorako balio zuen torneoak eta gorabehera handiak eragin ditu. Eloa nabarmen gizendu duten batzuk hauek dira: Ekain Galarza (82,8), Unax Senosiain (61,6), Haymar Leone (55,2), Iñigo Ayucar (42), Jokin Arbeloa (35,2), Asier Ayucar (35,2) eta Aitor Legasa (24,4).
Beste batzuek, ordea, elo asko galdu zuten. Haien artean, Joseba Otano lau aldiz torneo honetako irabazlea (22,4) eta Adrian Oroz Udaberri Torneoko aurtengo irabazlea (36,4).
TXAPELKETAREN LABURPENA
Jokatutako partidak: 52tik 49 (% 94,23).
Txapelduna (trofeoa eta txapela): Odei Lerendegui Lasa.
14 urtez azpiko lehenengoa (trofeoa): Haymar Leone Amigot.