AJEDREZ Hace 6 años

Aitor Martinez Ayeso, garaile Utebon

Aitor Martinez Ayeso, garaile Utebon

UTEBO KLUBEKO UDAKO III. XAKE TXAPELKETA

(2019ko abuztuaren 19tik 21era, Espainiako Utebo hirian)

 

Utebon jokatu zen (Zaragoza probintzia, Espainia). 60 minutuko zazpi partida izan ziren, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

1) Aitor Martinez Ayesa (Nafarroa, Euskal Herria) (1.994) – 5,5 puntu.

2) Avelino Antonano Fernandez-Quincoces (Espainia) (2.026) – 5,5 puntu.

3) Dario Olivan Lopez (Espainia) (1.784) – 5 puntu.

4) Eduardo Martinez Carnicer (Espainia) (1.765) – 5 puntu.

5) Jose Mariano Aviol Perez (Espainia) (1.864) – 5 puntu.

6) David Galstyan (Espainia) (1.374) – 4,5 puntu.

7) Alberto Arias Alvarez (Espainia) (1.713) – 4,5 puntu.

 

Orotara, 36 jokalari.

 

AITOR MARTINEZ AYESA ERE JOKALARI GARAILE DA

(Argazkian, Aitor Martinez Ayesa, garailea).

 

Aitor Martinez Ayesa Burlatako Mikel Gureako jokalariak irabazi zuen torneoa. 27 urte ditu (edo urte bukaeran izanen ditu). Bigarren zerrendaburua zen.

 

Jokalarien eloak ikusita, oso torneo zaila ez zela dirudi, baina jokalari gazteen kasuan eloa ez da oso erreala eta arrisku handia dute. Beraz, torneoak bere balioa bazuen.

 

Hain zuzen ere, eloko 6,60 puntu galdu zituen Aitor Martinezek. Mikel Gureako Angel Vilchez Gonzalezek 23,40 puntu galdu zituen (hamalaugarren geratu zen, 4 puntuz). Erran bezala, torneo guztiak dira zailak.

 

Txapelketari buruzko informazioa: https://info64.org/iii_torneo_de_verano_club_de_utebo/standings.

📄 Documentos relacionados