AJEDREZ Hace 6 años

Luis David Jimenez Almeida, garaile Bilboko Aste Nagusian

Luis David Jimenez Almeida, garaile Bilboko Aste Nagusian

ASTE NAGUSIKO EZ OHIKO IRUDIAN, NAFARROAKO JOKALARI BAT PODIUMEKO KOSKARIK GORENEAN

 

2019an 23 urte bete ditu Luis David Jimenez Almeidak, edo beteko ditu. Iruñeko Donibane Kirol Elkartean jokatzen du. Oso jokalari lehiakorra da, sen irabazlearekin. 2.232ko eloa dauka baina ez da beldurtzen xakeko maisuen aurrean. Askotan gainditu ditu sailkapenean.

 

Seigarren zerrendaburua zen, baina torneoa irabaztea lortu zuen. Unai Garbisu De Goñi eta Mikel Ortega Lopez Orvinako jokalariak lehenengo eta laugarren zerrendaburuak ziren baina atzean utzi zituen.

 

Erik Juez Villar zarauztarraren aurka galdu zuen hirugarren txandan, baina ez zitzaion gaizki etorri. Atzetik aurrera joan zen gero, jokalaririk onenak saihestuta. Azken aurreko txandan Iñigo Argandoña Riveiro bigarren zerrendaburuarekin egin zuen topo. Jokalari gipuzkoarra gainditu zuen, lau garaipeneko boladari beste bat gehituta. Ibon Martin Etxeandia abadiñoarra izan zen azken oztopoa, baina ordurako ez zegoen Luis David Jimenez Almeidari galgarik jarriko zionik. Bederatzi partidatan 8 puntu eta buruan bakarrik bukatu zuen.

 

2006tik hartutako datuetan ez da ageri beste jokalari nafarrik irabazleen artean.

 

Nafarroako beste jokalari batzuk ere aritu ziren torneoan. Halaxe geratu ziren haietako batzuk: Unai Garbisu De Goñi, bosgarren, 7 puntuz; Gustavo Jimenez Martin, hamaseigarren, 6,5 puntuz; Mikel Ochoa Aldaz, hogeita zortzigarren, 6 puntuz; Mikel Ortega Lopez, hogeita hamahirugarren, 5,5 puntuz; Javier Sevilla Subiza, hogeita hamaseigarren, 5,5 puntuz.

 

Sailkapen finala eta informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

 

Informazioa: http://chess-results.com/tnr465208.aspx?lan=1&art=1&rd=9 

📄 Documentos relacionados