Antsoain Xake Klubako Mikel Huerga Maisu Nagusia txapeldunorde izan zen Kantabrian irailaren 14an izandako maila handiko Reinosa Hiriko Ireki Internazionalean.
Mikelek 6 garaipen eta gero torneoko txapelduna izan zen David Lariño Maisu Nagusiaren kontrako berdinketa bat sinatu zituen. 6 garaipenetatik azpimarratu ahal dira xakelari nafarrak Karen Grigoryan (FIDEko Eloko 2601 puntu) Maisu armeniarraren eta David Martinz Lopez Maisuaren aurka lortutakoak.
Modu honetan, Huergak 9 puntu posibletik 6,5 lortu zituen. Soilik Espainiako txapeldun ohia den David Lariño Maisu Nagusiaren atzean geratu zen, FIDEko Maisu euskaldun Adrian Martinez hirugarren izanda. Torneoak 19 Maisu eta 101 parte-hartzaile izan zituen. Teorian faboritoa zen Sergey Fedorchuk Maisu Nagusi frantziarra (FIDEko Eloko 2668 puntu) bosgarren izan zen.
Parekatze eta emaitza guztiak