TXIMISTA XAKEKO BURLATAKO JAIETAKO BANAKAKO TXAPELKETA
(2019ko abuztuaren 17an jokatua, Burlatan)
2019ko abuztuaren 17an jokatu zen Burlatako Jaietako Torneoa, larunbat arratsaldean.
Hiru minutuko 10 partida izan ziren (gehi 2 segundo jokaldiko). Mikel Gurea Xake Taldea izan zen antolatzailea. Horrexegatik jokalari ia guztiak talde horretakoak izan ziren.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Alexandr Pedchenko Zhilkov (1.927) – 9,5 puntu.
2) Mikel Razkin Fraile (1.701) – 8 puntu.
3) Aitor Martinez Ayesa (1.994) – 7 puntu.
4) Mikel Ochoa Aldaz (1.836) – 7 puntu.
5) Haizea Salvatierra Alzorriz (1.750) – 6,5 puntu.
(Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan)
SARIAK
Lehenengo hiru sailkatuek jaso zuten saria: Alexandr Pedchenko Zhilkov, Mikel Razkin Fraile eta Aitor Martinez Ayesa jokalariek.
Sari gehiago izan ziren. Haizea Salvatierra Alzorriz izan zen 16 urtez azpiko onena, Carlota Aramendia Ybarra 14 urtez azpiko onena, Aitor Legasa Martin, 12 urtez azpiko onena, Jorge Suescun Ocariz, 10 urtez azpiko onena, Ander Arrastia Urroz, 8 urtez azpiko onena eta Mikel Salvatierra Ilarregui, gurasoen arteko onena.
ALEX PEDCHENKO, IAZ BEZALA NAGUSI
Iaz bezala, Alex Pedchenko izan zen onena. 10 partidatan 9,5 puntu lortuta, bere nagusitasuna garbi azaldu zuen.
Mikel Razkinek ustekabea eman zuen eta bigarren postuaz jabetu zen, 8 puntuz. Sei postutan hobetu zuen bere rankinga eta jokalari lehiakorrak ziren aurreratu zituenak.
Aitor Martinez Ayesa hirugarren geratu zen, 7 puntuz. Podiuma zapaltzea lortu zuen, baina faborito nagusi moduan abiatu ondoren gutxitxo berarentzat.
Mikel Ochoa Aldaz, Haizea Salvatierra Alzorriz eta Oier Lacruz Ochoa sailkatu ziren ondoren. Goian egotea espero zirenak, alegia.
Antsoaingo Torneoa egun berean jokatzen ari zen eta horrek parte hartzaile kopurua murriztu zuen.
Dena den, parte hartzaileek afari ederra dastatu zuten gero, egunari bukaera emateko.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan