AJEDREZ Hace 6 años

Oberena, txapeldunorde 18 urtez azpiko Euskadiko Taldekako Txapelketan

Oberena, txapeldunorde 18 urtez azpiko Euskadiko Taldekako Txapelketan

OBERENA BERRIZ TITULURIK GABE, FABORITO NAGUSIA IZANDA ERE

 

Oberena indartsuago ageri zen hasiera batean, baina bigarren urtez jarraian garaile Leioako Altzaga taldea izan zen eta berriz ustekabean (buruko postuetan egoteko hautagaia bazen ere).

 

Oberenan, Javier Habans Aguerreak 5 puntu lortu zituen lehenengo mahaian, Cristian Atipov Hadzhievek 2,5 bigarren mahaian, Leyre Abrisqueta Zudairek 2,5 hirugarren mahaian eta Martin Pascual Garciak 4 puntu laugarren mahaian. 

 

Oberenak Grosekin berdindu zuen bigarren txandan eta horren ondorioz laugarrenean Altzaga garaitu behar zuen txapeldun izateko. Berdinketa gertatu zen eta Leioakoek eraman zuten titulua, azkeneko txandan Gros zapaldu ondoren (0,5-3,5).

 

Parte hartzaileak 12 izan ziren, 2018ko kopuru berbera.

 

Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean 2019ko irailaren 28an jokatu zen, larunbatean, goizean eta arratsaldean. 40 minutuko partidak izan ziren gehi 5 segundo jokaldiko, lau mahaitan jokatuak. Sistema suitzarra erabili zen, bost txandatan. Taldearen neurketa irabazteak 2 puntu ematen zituen eta berdinketak bat.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

 

    1) Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 9 puntu.

    2) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 8 puntu.

    3) Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) – 7 puntu.

    4) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 6 puntu.

    5) Abadiño (Bizkaia) – 5 puntu.


Sailkapen osoa eta informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados