AJEDREZ Hace 6 años

Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa

Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa

Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa
Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa

XX TORNEO DE AJEDREZ MIKEL GUREA XX. XAKE TXAPELKETA

Fernando Bengoechea, beti gurekin


TXAPELKETAKO OINARRIAK

8, 10 eta 12-14 urtez azpiko kategorietako taldekako torneoa.

Data: 2019ko azaroaren 17a (igandea).

Tokia: ASKATASUNA PILOTALEKUA, Elizgibela K. z/g (Burlata).

Hasierako ordua: 9.30 h.

Parte-hartzaileek inskripzioa konfirmatu beharko dute 9:15ean baino lehen.

Parte hartzea: 2005ean edo geroago jaiotako edozein jokalari.

Taldeen inskripzioa: Inskripzio orria bete beharko da.

Eskatu orria mikelgurea@gmail.com posta elektronikoaren bidez.

Prezioak: 5 euro bi talde edo gehiagoren inskripzioa egiten (10 euro talde bakarra inskribatuz). Ordainketa pilotalekuko kafetegian egingo da. Eskatzen da klub bakoitzak ordainketa osoa egitea ordainketa askartzeko asmoz.

Inskripzioa mikelgurea@gmail.com posta elektronikoaren bidez egingo da izena, bi abizen, jaio-data eta FIDEko ELO (izanez gero) zehaztu. Informazio gehiago www.mikelgurea.com webgunean edota 699 559 604 telefonoan.

Izena emateko epea azaroaren 15eko (osteguna) 22:00etan amaituko da.

Epez kanpo inskribatutako taldeak bigarren txandan 0 match puntu eta 0 partidako punturekin hasiko dira. Klubeei e-mail bat bidaltzea eskatzen zaie talde guztiak apuntatzeko.

Kategoriak:

8 Urtez Azpikoa: 2011n eta geroago jaioak.

10 Urtez Azpikoa: 2009an eta 2010ean jaioak.

12-14 Urtez Azpikoa: 2005ean, 2006an, 2007an eta 2008an jaioak (2007koak eta 2008koak 12 Urtez Azpikoak dira).

*Kategoria bakoitzean beheko kategorietako jokalariak inskribatu ahalko dira nahi izanez gero. 

Joku Sistema: 

Lau taulako torneo izango da. Programa informatikoak osatutako aldekako 6 txandako sistema suitzarra erabiliko da.

Taldeek gutxienez 4 kide izango dituzte (ordezkoak izan ahalko dituzte).

Jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu partida bakoitzan.

Guztirako puntuek sailkapena osatuko dute. Berdinketa hausteak: Match puntuak (2-1-0), Partikularra eta Holandarra.

Ordutegiak:

Konfirmazioa: 9:15ak baino lehen.

1.txanda: 9.30 h.                             

2.txanda: 10.30 h.

3.txanda: 11.10 h.                                    

4ª.txandaa: 11.40 h.

5.txanda: 12.20 h.                                    

6.txanda: 13.00 h.

Amaiera eta trofeo banaketa: 13.40 h.

Sariak:

Kategoria bakoitzeko txapeldunek, bigarren sailkatuek eta hirugarrenek trofeo izango dute.

Parte-hartzaile guztiek detaile bat izango dute.

Talde irabazle bakoitzeko lau kideek domina izango dute.

Torneko bakoitzeko hiru jokalari onenek domina izango dute. (Berdinketa Hausteko Sistema: puntuen kopurua, ehunekoa, mahai altuena, talde hoberen sailkatua).  

Jarduera osagarriak (aldatu daitezke toneoaren alde):

Globoflexia.

Aurpegi margoak.                              

Zozketa.

Margo lehiaketa txanda bakoitzak saria izanda.             

Aldibereko partidak.         

Taberna zerbitzua.

Araubidea:

Delegatuek partiden aktak bete eta sinatu beharko dituzte partidak bukatu bezain pronto.

Soilik delegatuak sartu ahalko dira joku gelan. Hala ere, ezingo dute esku hartu ezta jokalariarekin komunikatu ere.

Parekatzearen kontrako elegiteak onartuko dira soilik akatsak izan badira emaitzak eskuz hartzean eta hurrengo txanda hasita ez badago. 

Jokaldi ilegalak: 12-14 eta 10 urtez azpiko kategorietan: Bi jokaldi ilegal eginez gero, partida galduko da. 

8 Urtez Azpiko kategorian: Hiru jokaldi ilegal izango dira.

Torneoa behin hasita, ez dira baimenduko taldeen arteko jokalarien igoerak, jaitsierak eta aldaketak.

Arbitroen taldeak jokalarien zerrendako okerrak zigortuko dituzte. 

Joku ordena antolatzaileei torneoaren zehar bidalitakoa izan beharko da. Ezingo da aldatu.

Antolatzaileek oinarri hauek aldatzeko eta kategoriak edo sariak batzeko eskubidea dute torneoa hobetzeko asmoz.

Jokalari guztiek FIDEko araubidea eta testu honetan aipatutako oinarri hauek bete beharko dituzte.

Antolatzailea: Mikel Gurea Xake Kluba.

Laguntzaileak: Burlatako Kirol Patronatua, Burlatako Udala, Burlatako merkataritza eta Nafarroako Xake Federazioa. 


📄 Documentos relacionados