OBERENA XI. HAUR TXAPELKETA
Torneoko oinarriak
DATA: 2019ko azaroaren 24a, igandea.
TOKIA: OBERENA kirol klubako instalazioetan.
PARTE-HARTZEA: 2003an edota geroago jaiotako edozen jokalarik.
INSKRIPZIOAK: ajedrez_oberena@hotmail.com posta elektronikoaren bidez egingo dira.
Eman behar diren datuak: izena, abizenak, jaio-urtea, FIDEko edo FEDAko Elo eta kluba.
Txandak hasi baino lehen, jokalari bakoitzak bi euro ordaindu beharko ditu joku-mahaian bertan
Izena emateko epearen amaiera: Azaroak 12.
Inskripzioaren konfirmazioa jaso ez gero, jokalaria ez da inskribatua izango.
Epez kanpo inskribatutako jokalariak onartuko dira, materiala eta toki nahikoa badago. 2. Txandan hasiko dira 0 punturekin.
KATEGORIAK
8 Urtez Azpikoa: 2011n eta geroago jaiotakoak.
10 Urtez Azpikoa: 2009an eta 2010ean jaiotakoak.
12 Urtez Azpikoa: 2007an eta 2008an jaiotakoak.
14 Urtez Azpikoa: 2005ean eta 2006an jaiotakoak.
16 Urtez Azpikoa: 2003an eta 2004an jaiotakoak.
Kategoria bakoitzak 3 parte-hartzaile baino gutxiago baditu, bertan behera geratuko da eta jokalariei posta elektronikoz abisatuko zaie.
JOKU SISTEMA
Programa informatikoak osatutako 6 txandako sistema suitzarra. Partida bakoitzean jokalariak 15 minutu izango ditu. Parekatzearen kontrako elegiteak onartuko dira soilik emaitzak eskuz sartzen akatsak izan badira eta txanda bat baino gehiago pasatu ez bada. Torneoa kategorien arabera osatua izan denez, antolatzaileek kategoria batzuk bateratu ahal dituzte inskribatuen kopuruaren arabera. Arrazoirik gabe, jokalari agertzen ez bada txanda batera, kanporatua izango da. Jokalari guztiek FIDEko eta torneo honetako araubideak jarraitu beharko dituzte.
ORDUTEGIA
1. TXANDA: 9:30h
2. TXANDA: 10:30h
3. TXANDA: 11:10h
4. TXANDA: 11:50h
5. TXANDA: 12:30h
6. TXANDA: 13:10h
ITXIERA: 14.00h. Trofeo eta opari banaketa.
BERDINKETA HAUSTEAK
1. Bucholz ertaina
2. Bucholz osoa
3. Progresiboa
SARIAK
Parte-hartzaile guztiek opari bat izango dute.
Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek sari bana izango dute. Azkenik bertaratutako jokalari guztien arteko zozketa egingo da.
Antolatzailea: OBERENA
Kolaboratzailea: NAFARROAKO XAKE FEDERAZIOA