MIRAVALLES – EL REDIN I. OPEN CHESS
OINARRIAK
MIRAVALLES–EL REDIN OPEN CHESS Eskola Txapelketa da eta irekita dago Nafarroako ikastetxe guztiek parte har dezaten.
Miravalles-El Redín ikastetxeak antolatu du Nafarroako Xake Federazioaren eta Xake Hezikarriaren Lagunen Elkartearen laguntzarekin.
Data eta tokia
- 2020ko urtarrilaren 12a 9:00etatik 14:30era.
- Miravalles-El Redín ikastetxea, Iruñeko El Vergel kaleko 8.ean.
Parte-hartzaileak
- 2010ean eta 2011n jaiotako ikasleak.
- Gutxienez lau eta gehienez bost kidek osatutako taldeak arituko dira. 4k jokatuko dute txanda bakoitzean bestea ordezko izanda.
- Jokalari guztiek txapelketa sei txandetatik bi jokatu beharko dute.
- Talde bakoitzak bere jokalarietaz arduratuko den monitore bat izan beharko du. Modu berean, monitoreak delegatu lanak egingo ditu OPEN CHESS-eko antolatzaileengandik.
Izen-ematea
- Taldeen izen-ematea tramitatuko da esteka honen bidez: https://forms.gle/mXfAoqjPjGGX6GcVA
- Talde bakoitzak formulario bat bete beharko du.
- Jokalariak indar ordenaren arabera inskribatuko dira (1.tik 5.era), 1.a lehia handiena izanda xakea praktikatzen.
- Ikastetxe bakoitzak nahi duen talde kopurua inskribatu ahalko du. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera emango dira.
- Izen-emateko epea 2019ko abenduaren 13a amaituko da.
Sariak
- Muntuazio altuena lortuko duten lehenengo hiru sailkatuek trofeo bat jasoko dute.
- OPEN CHESS-eko parte hartzaile guztiek domina eta diploma bana jasoko dute beste opariekin batera.
Joku sistema eta araubidea
- Sei txandako suitzarra. Jokalari bakoitzak 10 minutu izango ditu partida bakoitzean.
- Torneoa lau tauletako mailetan gauzatuko da. Taldeek elkarren kontra jokatuko dute inskripzioan aipatutako indar ordenaren arabera.
- Puntuazioak honako moduan banatuko dira: 2 puntu irabazteagatik, puntu 1 berdintzeagatik eta 0 galtzeagatik.
- Norgehiagoka batean agertu ez gero, partida galduko da.
- Orion programa informatikoak parekatzeak osatuko ditu.
- Talde guztiek sei txanda jokatuko dituzte. Lehiaketa sistema honetan ez dago talde kanporaketarik.
- Nafarroako Xake Federazioak OPEN CHESSeko arbitroak izendatuko ditu. Txanda bakoitza bukatu eta gero, epaile-arbitroek emaitza jakinaraziko diote torneoko epaile nagusiari. Irizpide ezberdinak izanez gero, helegitea aurkeztu ahalko zaio arbitro nagusiari.
- Jokalariek ezingo dute laguntzarik izan. Kanpoko laguntza izanez gero, jokalaria kanporatua izango da.
- Errespetu eta kiroltasun keinu gisa, partidak hasi eta amaituko dira parte hartzaileek elkarri agurtuz.
- Partida bakoitza bukatu eta gero, jokalari guztiek piezak utzi beharko dituzte haien tokietan txanda berria jokatzeko prest.
Berdinketen hausteak
- Sailkapen finalean puntu berdinak izanez gero, ondorengo sistemak jarraituko dira berdinketak hausteari begira:
1. Sistema Olinpiko Tradizionala (banakako puntuak batuz).
2. Guztirako Bucholz-a: Aurkariek lortutako puntuazio finalen batura.
Ordutegia
9:00 TALDEEN HARRERA ETA AKREDITAZIOEN BANAKETA. Parte hartzaileei akreditazioak eta torneoko kamiseta emango zaizkie eta talde bakoitzari argazki bat egingo zaio.
9:30 ONGIETORRIA. Torneoaren aurkezpena. Ordutegiak. Informazio guneak. Aktibitate osagarriei buruzko informazioa. 1. Txandako parekatzeak eta sarrera.
10.00 LEHENENGO TXANDA
10.30 BIGARREN TXANDA
11:00 HIRUGARREN TXANDA
11.30 ATSEDENALDIA
Txokolatada eta xake jokuak (parte hartzea librea)
12:15 LAUGARREN TXANDA
12:45 BOSGARREN TXANDA
13:15 SEIGARREN TXANDA
14:00 SARI BANAKETA ETA ITXIERA
- OPEN CHESSekin batera, jokuak eta aktibitate osagarriak gauzatuko dira eta bai ordezko jokalariek bai torneoko parte hartzaileen laguntzaileek gozatu ahalko dituzte.
Irudi-eskubideak erabiltzeko baimena
Miravalles-El Redin I. OPEN CHESSeko inskripzioa eginez eta toneo parte hartuz gero, baimena ematen zaie antolatzaileei edota babesleei ekitaldia grabatzeko, argazkiak egiteko, telebista grabatzeko eta irudiak publizitate erabilpenerako erabiltzeko diruzko konpentsaziorik jaso gabe.
Oinarrien onarpena
OPEN CHESSen parte hartuz gero, oinarri hau guztiak onartzen dira.