ANTSOAINGO V. XAKE ESKOLA TORNEOA
TXAPELKETAKO OINARRIAK
Data: 2019ko azaroaren 30a, larunbata.
Tokia: Loza k. 8. atzealdean (Antsoain), Antsoain Errepidearen ondoan (BM Supermerkatuaren parean).
Ordua: Jokalariek haien izen-ematea konfirmatu beharko dute 09:30ean.
Parte-hartzea: 2003an edo geroago jaioko edozen jokalarik parte hartu dezakete.
Izen-ematea: Inskripzio kuota 3€-koa da jokalari bakoitzarengatik eta hasieraren momentuan ordainduko da.
Inskripzioa ajedrezansoain@gmail.com posta elektronikoaren bidez tramitatuko da izena, abizenak, jaiotze data eta kluba adieraziz.
Izena emateko epearen amaiera: 2019ko azaroaren 28a, osteguna.
Kontaktua: Torneoari buruzko informazio gehiagorako 616532764 telefonoaren bitartez edo Whatsaparen bidez kontaktatu (Mikel Huerga).
ZERBITZU OSAGARRIAK: Xake material saduko da (taulak, piezak, erlojuak, liburuak, xake kartak, "fritz txikia", poltsiko taulak, etab.). Gomendatzen da enkarguak e-mailez egitea.
Kategoriak:
8 Urtez Azpikoa: 2011n eta geroago jaioak.
10 Urtez Azpikoa: 2009an eta 2010ean jaioak.
12 Urtez Azpikoa: 2007an eta 2008an jaioak.
14 Urtez Azpikoa: 2005ean eta 2006an jaioak.
16 Urtez Azpikoa: 2003an eta 2004an jaioak.
Joku sistema:
Programa informatikoaren bidez osatutako 6 txandako sistema suitzarra. Partida bakoitzean jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu.
Berdinketa hausteak:
Bucholz, Bucholz-1, emaitza partikularra, Progresiboa.
Ordutegia:
Konfirmazioak: 9.30 h.
09.45 h.
10.25 h.
11.05 h.
11.45 h.
12.25 h.
13.05 h.
13.45 h. Sari-banaketa.
Sariak:
Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek trofeo izango dute eta jokalari guztiek opari bat jasoko dute.
Araubidea:
-Parekatzearen kontrako erreklamazioak soilik onartuko dira emaitzak eskuz sartzerakoan akatsak izan badira eta betiere txanda hasi ez bada.
-Lehen abisatu gabe edota arrazoirik eman gabe agertuko ez den jokalaria, torneotik kanpo geratuko da.
-Antolatzaileek oinarri hauek moldatu ditzakete torneoa hobetzeko asmoz.
-Jokalari guztiek FIDEko araubidearen eta torneo honetako oinarrien mende egongo dira.
Antolatzailea:
ANTSOAIN X.K.
Kolaboratzaileak:
Nafarroako Xake Federakundea eta Antsoaingo Udala.