Orain duela gutxi, Mikel Huerga xakelari nafarrak parte hartu zuen Marbellan (Malaga) azaroaren 15etik 24ra izan zen Espainiako Banakako Txapelketa Absolutuan.
Torneoak xakelari onenak bildu zituen. Haien artean, talde olinpikoa (Alexei Shirov –adinen arteko munduko txapelduna-, Paco Vallejo, Iván Salgado, David Antón eta Manuel Perez Candelario Maisu Nagusiak) eta Miguel Santos, Jaime Santos, Jose Carlos Ibarra, Pepe Cuenca maila handiko Maisu Nagusiak, besteak beste.
Guztira, 16 Maisu Nagusiak, 13 Maisu Internazionalek eta hainbat FIDE Maisuk parte hartu zuten 142 xakelarien artean.
Mikelek 11. postua lortu zuen. Ranking-eko 20. postutik hasi zenez, 2.5 ELO puntuko igoera sinatu zuen eta Maisu Nagusi titulutik gertu dago.
Lehenengo txandan xakelari nafarrak Luis Alberto Muñoz aragoiarrari gailendu zion arren, bigarren jardunaldian Jose Ramon Ramirez mantxatarraren kontra galdu zuen ustekabean.
Hirugarren, laugarren eta bosgarren txandetan Mikelek igoera itzela sinatu zuen eta seigarrenean, berdinketa lortu zuen talde olinpikoko kidea den Iván Salgado Maisu Nagusiaren aurka.
Zazpigarrenean Leoneko Jaime Santosek nafarra gainditu zuen. Hala ere, azken bi txandetan, Huergak garaipena sinatu zuen bai Adrian Jimenez, bai Daniel Garcia Ramos Maisu Nagusi katalanen kontra.
Gauzak horrela, Huergak 9 puntutik 6,5 eskuratu zituen 11. posizioan amaituz. Liderrertatik puntu erdira 7 lortu zituztelako.
Alexei Shirov, Paco Vallejo eta Ivan Salgado Maisu Nagusiak podiumera igo ziren Jaime Santos, Manuel Perez Candelario, Jose Carlos Ibarra, Pepe Cuenca, Miguel Santos eta Andres Merario jokalarien aurrean.