AJEDREZ Hace 6 años

2019ko Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketa

2019ko Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketa

2019ko Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketa
2019ko Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketa

XAKE AZKARREKO NAFARROAKO TALDEKAKO TXAPELKETA.

(2019ko abenduaren 14an, Burlatan).

 

 

Eguna: 2019ko abenduaren 14an.

 

Txapelketan erabiliko den sistema: Suitzar sistema erabiliko da, horretarako nahiko talde badira. Talde gutxi baldin bada, Liga sistema erabiliko da. Multzoen bidez ere antola daiteke, beste sistemetarako talde gutxi edo asko baldin badira.

 

Ordutegia: Goizeko 10etan hasita, goizez eta arratsaldez. Arratsaldez, bostetan hasiko da bosgarren txanda. Zazpi txanda izanen dira. Noski, hau suitzar sistema erabiltzen bada.

 

Tokia: Burlatako Kultur Etxea (Benten Ingurabidea, 1). (“Ronda de las Ventas”).

 

Partiden iraupena: 25 minutu.

 

Salneurria: 20 euro.

 

Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, taldea kanporatua izan daiteke.

 

Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:

 

    • Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.

    • La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.

 

Inskripzioa: Epea 2019ko abenduaren 11n amaituko da (asteazkena da).

 

Inskripziorako formularioa betetzea ezinbestekoa da.

 

Inskripzioa Nafarroako Xake Federakundean egin behar da (Iruñeko Nafarroa Arena Pabiloiko Kirol Etxean, Aizagerria Plaza, 1, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20.

 

Posta elektronikoz ere egin daiteke, helbide honetan: info@fnajedrez.com.

 

Jokalariak: Lau jokalariko taldeak izanen dira (8 egon daitezke zerrendan). Ez da beharrezkoa FIDE eloaren arabera jokalariak jartzea. Indar zerrenda eta kapitainaren izena eman behar dira inskripzioa egiteko epearen barruan.

 

Mahaietan hutsune bakoitzeko puntu erdiko zigorra jasoko du taldeak.

 

Aktan jarritako jokalari bat agertzen ez bada, puntu bateko zigorra jasoko du bere taldeak. Gainera, bere atzetik jarritako jokalarien partidak galdutzat emanen zaizkio bere taldeari.

 

Neurketa jokatzeko, gutxienez bi jokalari aurkeztu behar dira (bestela, 4-0 galdu eta 2 puntuko zigorra jasotzen da).

 

Taldea ez agertzea: Arrazoirik gabe partida jokatzera agertzen ez den taldea kanporatua izanen da. Epaileak eta Torneoko Zuzendariak ahalmena dute hasierako orduan ez agertutako taldeak kanporatzeko. Baita Lehiaketa Batzordearen delegazioa hautatzeko  unean (09:30) ez agertutako taldeak ere.

 

Kanporatutako talde bateko jokalariek ezin izanen dute beste talde batekin jokatu.

 

Ezberdinketak: Suitzar sisteman: 1) Neurketei puntuazioa ematen (2 puntu garaipenengatik eta puntu bat berdinketengatik); 2) aurreko puntuazioa erabilita, berdindutako taldeen arteko emaitzak; 3) Bucholz (aurkari txarrena kenduta), ez jokatutako partidak balizko aurkari baten aurkako berdinketatzat hartuta; 4) Sonnenborn-Berger (Swiss Manager programan FIDE-Sonnenborn-Berger deitua).

 

Round Robin sisteman: 1) Neurketei puntuazioa ematen (2 puntu garaipenengatik eta puntu bat berdinketengatik); 2) Sonnenborn-Berger (Swiss Manager programan FIDE-Sonnenborn-Berger deitua); 3) lehenengo puntuko puntuazioa erabilita, berdindutako taldeen arteko emaitzak; 4) Herbehereetako sistema, berdindutako taldeen artean; 5) garaipena lortu duen lehen mahaiaren alde; 6) lehenengo mahaian beltzekin jokatu duenaren alde.

 

Neurketa zuzena: 1) Herbehereetako sistema; 2) garaipena lortu duen lehen mahaiaren alde; 3) lehenengo mahaian beltzekin jokatu duenaren alde.

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan.

📄 Documentos relacionados