AJEDREZ Hace 6 años

2019ko Gabonetako Torneoa

2019ko Gabonetako Torneoa

2019ko Gabonetako Torneoa
2019ko Gabonetako Torneoa

EGUBERRIKO VIII. XAKE TXAPELKETA

(2019ko abenduaren 26tik 30era)

 

Oinarrien laburpena

 

Datak: 2019ko abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean.

 

Partiden hasierako ordua: Arratsaldeko 5etan. Larunbat goizeko 10etan ere izanen da partida bat.

 

Tokia: Loza kaleko 8. zenbakian (Antsoain).

 

Izen ematea: Epea 2018ko abenduaren 20ko 12:00etan amaituko da (ostirala da).

Nafarroako Xake Federakundean egin behar da (Iruñeko Nafarroa Arena Pabiloiko Kirol Etxean, Aizagerria Plaza, 1, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20.

Posta elektronikoz ere egin daiteke, helbide honetan: “info@fnajedrez.com”.

2019ko abenduaren 24an ranking-a argitaratuko da.

 

Prezioak:

- 18 urtez gorakoentzat (2002ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat): 20 euro.

- 18, 16, 14 eta 12 urtez azpikoentzat (2010ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat): 15 euro.

- 10 eta 8 urtez azpikoentzat (2010ean edo ondoren jaiotakoentzat): 10 euro.

Izena emateko epea amaitu baino lehen ordaindu beharra dago.

Nafarroako Xake Federakundearen kontu korronteak: 

    • Sabadell Bankua: ES04 0081 4363 09 0001031904.

    • La Caixa: ES07 2100 3693 22 2200027214.

Ordaindu izanaren agiria Federaziora bidaltzea eskertzekoa izanen litzateke.

Epez kanpo jokalari bat onartzen bada, bigarren txandan hasiko du, 0 puntuz.

Nafarroatik kanpo federatutako jokalariek parte har dezakete.

 

Joko sistema: Suitzarra, 6 txandatan.

Parekaketan erreklamazioa onartuko da bigarren aldiz jokalari berberaren aurka jokatu behar bada, hiru aldiz jarraian kolore berberarekin jokatu behar bada (azkeneko txandan izan ezik) eta hiru aldiz gehiago kolore batekin jokatu behar bada (azkeneko txandan izan ezik).

90 minutu izanen dira partida osorako, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

 

Ranking-a:

    • FIDE eloaren arabera (FEDA eloa erabiliko da, FIDE elorik ez dutenekin).

    • Titulua.

    • FEDA eloa.

    • Orden alfabetikoa.

 

Jokalariak kanporatzea: Jokalari bat ez bada partidara agertzen eta ez badu idatziz behar bezala arrazoitzen, kanporatua izanen da eta lizentzia galduko du.Ezin izanen da NXFko ordezkaria izan urte batean, aurkariari jakinarazteko jokatuko ez duela garaiz adierazi ez badu.

30 minutu berandu iritsiz gero partida galduko da eta jokalaria ez agertutzat hartuko da.

 

Atsedenak: Lehenengo lau txandetan atseden bat har daiteke, puntu erdiaren truke.

 

Ezberdinketa sistemak, orden honetan:

- Jokalarien arteko emaitza.

- Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta (ez jokatutako partidak berdinketatzat hartuko dira balizko aurkari baten aurrean).

- Bucholz osoa (ez jokatutako partidak berdinketatzat hartuko dira balizko aurkari baten aurrean).

- Sonnenborn-Berger (ez jokatutako partidak berdinketatzat hartuko dira balizko aurkari baten aurrean).

- Sailkapenerako garrantzia duenean: Bi partida azkar jokatuta, kolorea aldatuta. - Berdinketa mantentzen bada, beste partida bat jokatuko da (5 minutuz zuriek eta 4 minutuz beltzez, berdinketa beltzen alde izanik).

- Sailkapenerako garrantzirik ez duenean: Zozketa.

 

Sariak:

- Lehenengo sailkatua: Eguberriko Torneoko txapeldun titulua.

- Trofeoa jasoko dute hauek: Lehenengo sailkatuak, lehenengo beteranoak, lehenengo emakumeak, 18 urtez azpiko lehenengoak eta 12 urtez azpiko lehenengoak.

- Bigarren sailkatua: 150 euro.

 

Antolatzailea: Nafarroako Xake Federakundea.

 

Torneoko zuzendaria: Pablo Urriza Iricibar.

 

INFORMAZIO GEHIAGO ERANTSITAKO DOKUMENTUAN

📄 Documentos relacionados