NAFARROAKO ZIRKUITUKO TXAPELDUNEN 1. KOPA
Oinarriak
Txapeldunen I Kopak 2019ko Eskola Zirkuitua itxiko du.
2019ko Abenduaren 22an lehiatuko da Antsoaingo Udaleko lokalean (Loza Kaleko 8.ean).
Torneoan arituko diren jokalari guztiak federatuak izan behar dira, edo, torneoa hasi baino lehen, federatzea.
Parte hartu ahalko dute 2019ko Zirkuitu osoa kontuan izanda, 12, 14eta 16 urtez azpiko kategorietako lehenengo sei sailkatuak, eta 10 eta 8 urtez azpiko kategorietako lehenengo zortziak.
Modu berean, 2019ko NKJetako gizonezkoen eta emakumezkoen 12, 14 eta 16 urtez azpiko kategorietako txapeldunek parte hartu ahalko dute (gehienez zortzi jokalari kategoria bakoitzean).
Jokalari batek kategoria batean baino gehiagotan jokatu ahal badu, hautatu beharko du zein mailatan arituko den.
Sailkatuei jakinaraziko zaie posta elektronikoz Txapeldunen Kopako zerrendetan sartu zaiela.
Sailkatutako jokalariek konfirmatu beharko dute parte hartuko dutela abenduaren 15era arte. Data pasa ondoren, ordezkatuak izango dira.
Ordezkapenak zirkuituko sailkapenaren arabera egingo dira. Egin ezinez gero, 2019ko NKJetako sailkapena erabiliko da, edo bestela, FIDEko ELOa.
Lehenengo zerrendetan ez daudenek abisatu beharko dute jokatzeko prest daudela ordezkapenak azkar egiteari begira.
SAILKATUTAKO JOKALARIAK
16 Urtez Azpiko Kategoria
2019ko Zirkuituko lehenengo 6 sailkatuak
NKJetako neska eta mutil txapeldunak (2)
14 Urtez Azpiko Kategoria
2019ko Zirkuituko lehenengo 6 sailkatuak
NKJetako neska eta mutil txapeldunak (2)
12 Urtez Azpiko Kategoria
2019ko Zirkuituko lehenengo 6 sailkatuak
NKJetako neska eta mutil txapeldunak (2)
10 Urtez Azpiko Kategoria
2019ko Zirkuituko lehenengo 8 sailkatuak
8 Urtez Azpiko Kategoria
2019ko Zirkuituko lehenengo 8 sailkatuak
Joku sistemak sailkapen-fase eta fase final bana izango ditu. Sailkapen-fasea goizez lehiatuko da, eta finala, arratsaldez. Biek 15 minutuko erritmo jokoa izanen dituzte.
SAILKAPEN-FASEA:
4 Jokalariko bi multzo osatuko da bi itzulitako liga sistema lehiatzeko.
Multzoak abenduaren 1eko FIDEko ELOren arabera osatuko dira (Edo zirkuituko postuaren bidez) eta onarri hauek jarraituz egingo da:
1. Multzoa: 1.a, 4.a, 5.a eta 8.a
2. Multzoa: 2.a, 3.a, 6.a eta 7.a
Berdinketen hausteak: Emaitza partikularra, Sonneborn-Berger eta mantenduz gero, partida azkarra (zurienak 6 minutu izango ditu, beltzenak 5, eta berdinketa sinatuz gero, beltzenak irabaziko du).
Txandetako ordutegiak
1. Txanda 10.00 H
2. Txanda 10.40 H
3. Txanda 11.20 H
4. Txanda 12.00 H
5. Txanda 12.40 H
6. Txanda 13.20 H
FASE FINALA:
Arratsaldez jokatuko da.
Gurutzatuko dira:
Kategoria guztietan multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira.
Final-erdietan, 1. sailkatuek zuriak erabiliko dituzte bigarrenen kontra aritzeko.
Final bakoitzak bi partida izango ditu eta piezen kolorea zozketatuko du lehenengoan. Bigarrenean, kolorez aldatuko da.
Final-erdian berdinduz gero edo finaleko puntuazioan berdinketa izanez gero, partida azkar baten bidez haustuko da. Bertan, En caso de hacer tablas en la semifinal o de obtener un empate en la puntuación de la final se resolverá con una partida rápida a muerte súbita. zurienak 6 minutu izango ditu, beltzenak 5, eta berdinketa sinatuz gero, beltzenak irabaziko du.
Txandetako ordutegiak
JOKU SISTEMA ETA ERRITMOA
Final-Erdia Finaleko 1. Txanda Finaleko 2. Txanda
16.30 H 17.10 H 17.50 H
SARIAK
2019ko Zirkuituko fase finala denez, jokalari guztiek sari bana izango dute.
Kategoria bakoitzeko txapeldunak 200 euroko beka izango du edozen xake txapelketan lehia dezan. Beka 2020/01/01etik 2020/08/31ra erabili ahalko du.
Beste parte-hartzaile guztiek jenerotan izango dute saria.
Espero da torneoa 18.30ak aldera bukatzea.
ANTOLATZAILEA: NAFARROAKO XAKE FEDERAZIOA
TORNEOKO ZUZENDARIA: Joaquín Pérez-Seoane Garrido